Hamalau mito faltsu elikadurari buruz

Hamalau mito faltsu elikadurari buruz

Mito hitza ezaugarri berezi batzuk ez dituzten ipuin, pertsona eta gauzekin erlazionatzen da. Mito horiek egiak dira haiengan sinesten dutenentzat, baina errealitatean ez dute inolako oinarririk. Elikadurari buruzko mitoetaz, inguratzen gaituztenen bitartez (senideak, lagunak, auzokideak, lankideak…) haietaz elikatzen garela esan daiteke. Askotan komunikabide ezberdinek sortuak dira (aldizkariak, telebistak…). Denek diote zein elikagaiak, dieta berriak…eta abar diren guretzat gomendagarriak edo kaltegarriak. Elikadurari buruzko mito hauek askotan nahastu egiten gaituzte, gure elikatzeko ohituretan eragin txarrak izan ditzakete eta batzutan kalte egin ahal ere. Guzti hori ekiditeko, kontsumitzaileei mito hauei buruzko informazioa eman behar zaiela uste dugu. Horregatik hurrengo gidan zabalduenak nabarmentzen ditugu.

1. Ogiak gizentzen gaitu. Ogia karbohidratoetan aberatsa da, proportzio handienean behar dugun mantenugaia da. Bere osaketa berbera da kanpotik zein barrutik, beraz kaloria gutxiago hartzeko gutxiago jan behar da, beraren zati bat kendu beharrean (mamia adibidez). Ogiaren kaloria kopurua handitzen duena berarekin doana izaten da: marmeladak, gurinak, saltsak, hestebeteak…Gizentzen gara behar ditugun kaloria baino gehiago hartzen dugulako. Horregatik garrantzi handia du ariketa fisikoa egiteak dieta bat burutzen ari garen bitartean.

2. Postrez, frutak gizentzen du. Frutak kaloria berberak eskaintzen dizkigu bai otordua baino lehen zein ondoren; egunaren uneak noiz elikagaiak hartzen ditugun ez du euren balio energetikoa aldatzen. Otorduak baino lehen fruta hartzeak bere abantailak ditu: fibra eta ur asko dutenez asetuta egoteko sentsazioa sortzen dute. Dieta orekatu zein askotarikoak gutxienez eguneko hiru ano fruta izan behar ditu, bitamina eta mineralen ekarpena direla eta.

3. Gehigarri bitaminikoak behar ditugu ondo egoteko. Orokorrean, gorputzak behar duen bitamina eta mineral kopurua nahiko txikia da, beraz dieta orekatu eta askotarikoren batek bere beharrak betetzen ditu. Nekaturik gaudenean edo griperik dugunean ez da beharrezkoa gehigarri bitaminikorik hartzea. Gabeziren bat ez badago, behar ditugunak baino bitamina gehiago hartzeak gure osasunean ondorio kaltegarriak izan ditzake. Bakarrik medikuaren ikuskaritzapean gomendatzen da gehigarri bitaminikorik hartzea.

4. Otorduen zehar ura edateak gizentzen du. Urak ez du kaloriarik: bere nutrienteek ez dizkigute energiarik ematen. Beraz ez du jan baino lehen ezta jan ondoren ere gizentzen. Otorduak baino lehen ura edateak, asetuta egoteko sentsazioa sor dezake eta horregatik gomendatzen da argaltzeko dietetan. Urak ez du kaloriarik erretzen: hau da, ur gehiago hartzeak ez du argaltzen. Eguneko gomendatutako kopurua, 1,2 eta 2 litro artekoa da.

5. Karbohidratoak eta proteinak elkartzeak gizentzen du. Dieta disoziatuak izenekoek, otordu berberan karbohidratoetan (zerealak, pasta, ogia,…) zein proteinetan (haragia, arraina, arrautzak…) aberatsak diren elikagaiak ez nahastean datzate. Dieta hauen arabera kilo gehiago hartzea digestio oker baten ondorioa da, elikagaien konbinazio txar bat dela eta. Dieta hauek ez dute inolako oinarri zientifikorik, elikagai guztiak osagai ezberdinen konbinazioak direlako.

6. ‘Light’ produktuek argaltzen dute. ‘Light’ produktua kaloriak dituen osagai bat galdu edo gutxitu duen zein euren eguneroko bertsioa baino kaloria gutxiago duena (gutxienez %30ra) da. “Light” zein produktu “normalaren” etiketak arretaz irakurri behar dira unearen arabera egokiena aukeratzeko. ‘Light’ produktuek une berezietan dieta bat burutzen lagundu ahal digute, baina ez dugu ahaztu behar, nahiz eta gutxiago izan, kaloriak badituztela eta beraz ez da komenigarria neurririk gabe hartzea.

7. Produktu integralek argaltzen dute. Irin eta zereal integralek produktu finduak beste kaloria dute, baina fibra eta mineral gehiago dute. Fibrak asetzen du eta beste elikagaietatik gehiago ez jatera laguntzen du. Gure eguneroko dietan produktu integralak jatea gomendatzen da, baina helburua pisua kontrolpean mantentzea edo galtzea bada, produktu hauek kontsumitzea garrantzitsua da, jaten dugunaren bolumena handitzen delako kalorien kopurua handitu gabe.

8. Fruta garratzek argaltzen dute. Ez dago argaltzen duen elikagairik. Gantza erretzeko gorputzak behar dituen baino kaloria gutxiago hartu behar dira eta ariketa fisikoa areagotu. Gomendutako eguneko hiru fruta anoetatik, bat zitriko bat izan beharko litzateke.

9. Monodietek argaltzen dute. Monodietak denbora zehatz batez elikagai bakar bat hartzean datza; eta elikagai honek balio energetiko baxua izatekotan, pisua gal daiteke. Baina orekatuak ez diren dietak dira eta ez dizkigute eskaintzen gure gorputzak behar dituen makromantenungai, bitamina, eta mineralen kopuruak, elikadura ohitura txarrak sortzeaz gain eta bukaezineko gose sentsazio bat eragiten dute. Gainera, dieta hauek bukatzerakoan hasterakoan baino askoz gehiego jaten da, eta horrek berriro pisua hartzea suposatzen du.

10. Lata zein poteen kontserbagarriek minbizia sorten dute. Kontserbagarririk gabe, elikaduraren katea ez litzateke gaur den bezain segurua izango. Kontserbagarriren batek hizki bat eramateak ez du esan nahi kaltegarria denik, baizik eta arriskurik ez sortzeagatik baimenduta dagoela.

11. Karbohidratoetan aberatsak diren produktuak debekatuta daude diabetikoentzat. Karbohidrato, insulina eta ariketa fisikoaren arteko oreka beharrezkoa da, gluzemia (azukre odolean) mailen kontrol egokia lortzeko. Insulina behar ez duten diabetikoetan, helburu nagusia pisua galtzea da, honek insulinaren lana errazten duelako. Elikadura ohituretan hobekuntza bat lortzeak eta ariketa fisikoak, insulinak aurkitzen duen erresistentzia gutxitzea lortzen dute, baita gluzemiaren kontrola hobetzea ere. Fibra gehiago hartzea gomendagarria da diabetikoentzat eta biztanleriaren osotasunerako.

12. Bitaminek gizentzen dute. Bitaminek ez dute energiarik ematen eta beraz hauek gizentzea ezinezkoa da. Pertsona bakoitzeko beharrezkoa den bitamina kopurua ezberdina da, faktore ezberdinetan oinarritzen delako: sexua, adina, osasun egoera…Elikadura orekatua eta askotarikoa duen pertsona batek bere bitamina eta mineralen beharrak erraz asetzen ditu. Bakarrik gaixotasun baten kasuan izan daiteke beharrezkoa bitaminen kopurua handitzea.

13. Landare-koipeak dituzten jakiak osasungarriagoak dira. Produktu askok diote “koipe begetalak” dituztela, eta hori kontutan hartuta, kontsumitzaile askok osasungarriagoak direla uste dute. Gehienetan, oliba edo ekilore koipea izan beharrean, palmondo edo kokondotik ateratako gantz asetuak dituzte, eta hauek bihotzaren osasunerako kategarriak dira odolaren kolesterol maila handitzen dutelako. Asetuak ez diren gantzek, guztiz kontrakoa egiten dute; hauek batez ere begetal sorburua duten produktuetan, oliba edo hazien (ekilorea, artoa, soja) koipeetan, fruitu lehorretan, eta arrain urdinetan aurki daitezke. Baina koipe hauek ez dira hainbeste erabiltzen elikagai produktuen ekoizpenean, garestiagoak direlako.

14. Otordu bat ez hartzeak argaltzen du. Otordu bat ez hartzea ez da batere ohitura ona. Adituek eguneko 5 otordu burutzea gomendatzen dute, eta honek hurrengora gose handiegiarekin ez heltzera laguntzen du. Beraz: gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta afaria. Pisua galdu nahi izatekotan, onena da energia gehiegi duten produktuak saihestea eta anoen tamaina gutxitzea.

Utzi iruzkina