GEHIEGIZKO KONTRATUKO 10 KLAUSULA EREDU KONTRATUA ENPRESAREN BONRONDATEARI LOTZEAGATIK

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorrak kontratuko klausula bat abusuzkotzat jotzeko arrazoi zerrenda luzea zehazten du. Kausa horietako bat da kontratua enpresaren edo saltokiaren borondateari lotzea kontsumitzailearen edo erabiltzailearen aurrean. Ikus ditzagun hamar eredu.

1-Ondasunak (produktuak) edo zerbitzuak kontratuan hitzartutakoari erantzuten diotenentz erabakitzeko eskubidea enpresariari ematen dioten klausulak.

2-Kontratuaren aldebakarreko interpretazioa edo aldaketa egiteko ahalmena enpresariari ematen dioten klausulak, salbu, bigarren kasuan, kontratuan bertan zehaztutako baliozko arrazoiak baldin badira.

3-Entrega-data zehaztugabeak eta bere borondatearen menpekoak enpresariari jartzea baimentzen dioten klausulak.

4-Kontsumitzaileari konpromiso sendoa exijitu zaionean, prestazioen betetzea enpresariaren borondatearen araberako baldintza baten mendean jartzen duten klausulak.

5-Produktua edo zerbitzua ematean prezioa ezartzea aurreikusten duten edo adostutako prezioa igotzea enpresariari uzten dioten klausulak, horretarako arrazoi objetiborik egon gabe eta azken prezioa hasieran zehaztutakoa baino askoz handiagoa izanda kontsumitzaileari kontratua bertan behera uzteko eskubidea eman gabe.

6-Beharrezko prestazioa betetzeko edo kontratuko eskaintza onartzeko edo errefusatzeko epe luzeegia edo era argian ez zehaztuta enpresariari ematen dioten klausulak.

7-Zehaztugabeko iraupeneko kontratua aldez aurretik baliogabetzea enpresariari uzten dioten klausulak kontsumitzaileari ahalmen berbera ematen ez badiote, edo zehaztugabeko iraupeneko kontratuak oso epe motzean edo aldez aurretiko eta arrazoizko aurrerapenarekiko jakinarazpenarik gabe bertan behera uzteko ahalmena enpresariari ematen diotenak.

8-Iraupen zehatzeko kontratuaren luzapen automatikoa aurreikusten duten klausulak kontsumitzailea horren aurka ezer ez badio eta kontsumitzaileari kontratua ez luzatzeko borondatea adieraztea galarazten dion mugaeguna ezartzen dutenak.

9-Kontsumitzailea kontratura halabeharrez lotzen duten klausulak enpresariak bere beharrak bete ez baditu ere.

10-Bere kontratu beharrak betetzen ez dituen kontsumitzaileari kalteordain izugarri altuak inposatzen dizkioten klausulak.

Utzi iruzkina