GARRAIO ARBITRAJE BATZORDEAK. ZER DIRA, ZERTARAKO BALIO DUTE, NOLA ERABILI

Nork jo dezake Garraio Arbitraje Batzordera?

-Garraio zerbitzu bat kontratatzen duten enpresak edo partikular guztiak dira batzordearen bezeroak, bai leku batetik bestera joateko, bai salgairen bat bidaltzeko, eta zerbitzua burutzerakoan erabiltzaileak kalte ekonomikoren bat pairatu badu.

-Garraio enpresak zerbitzuaren erabiltzaileak kontratuan adostutako betekizunak bete ez baditu. Adibide ohikoena garraioak eragindako gastuak ez ordaintzea da.

Ba al dago mugaren bat Batzordearen zerbitzuak eskatzerako orduan?

Erreklama daitekeen diru kopuru handiena 15.000 eurokoa da. Bi aldeak ados badaude Batzordearen epaia onartzerakoan, diru kopuru handiagoak erreklama daitezke.

Zeintzuk dira bere abantailak justizia arruntaren aurrean?

Garraio Arbitraje Batzordearen prozedurak askoz azkarragoak dira eta gainera bi ezaugarri nagusiak ditu:

-Prozedura dohakoa da; ez daude prozesu-kosturik.

-Derrigorrez onartu behar da Batzordeak erabakitakoa. Epai judizial baten balio berbera du.

Nork osatzen du Garraio Arbitraje Batzordea?

Arbitraje Batzordeek presidente bat (Zuzenbidean lizentziatua izango dena), idazkari bat eta batzordekide batzuk (Administrazioaren ordezkariak, salgaien garraioaren sektorekoak, bidaiarien garraioaren sektorekoak eta erabiltzaile zein kontsumitzailearenak) osatzen dituzte.

Zein da Arbitraje Batzordearen prozedura?

1-Kaltetuenaren idatzizko erreklamazioa.

2-Beste aldeari (demandatua) erreklamazioa notifikatzea eta zitazioa ahozko bistarako batzordearen aurrean.

3-Ahozko bista eta epaiaren ezarpena egun berberan ematen da, froga gehiago biltzeko helburuarekin epaia beste egun baterako usten ez bada.

4-Epaia ezartzeko presidentearen agerpenarekin nahikoa da.

5-Aldeei epaia jakinaraztea eta aldi berean euren eskuetan dituzten errekurtsoen berri ematea.

Ba al du Batzordeak beste egitasmorik?

Garraio kontratuei dagozkien araudiari buruzko txosten eta ohiko erreklamazioez gain, Arbitraje Batzordeak salgaien biltegi lanak betetzen ditu (2001eko martxoaren 30reko Ministeritzaren agindua; 2001eko Apirilaren 14eko EBO). Kasuen %99an garraiolariek Arbitraje Batzordearen aurrean eskatutako gordailatzeak bai salgaiak jaso behar dituenaren bai bidaltzailearen ezezkoak eragiten ditu. Egoera honen aurrean garraiolariak Arbitraje Batzordearen zerbitzuak eskatzen ditu. Honek behin gordailatze eskaera hartuta prozedura espezifiko bati hasiera ematen dio. Prozedura hau amaitzen da bai gatazkaren amaiera adiskidetsu batekin bai salgaien salmenta edo enkantearekin, horrela lortutako diruarekin garraiolariak izan dituen kostuak pairatuz.

-Bizkaiko Garraioen Arbitraje Batzordea

Maila:     juntaarbitral@bizkaia.eus

Telefonoak::   946 08 35 06    //  946 08 28 84

Iparraguirre, 21–48009 Bilbo

Webgunea:

https://www.bizkaia.eus/eu/garraioen-arbitraje-batzordea

-Arabako Garraioen Arbitraje Batzordea

Maila: junta_arbitral@araba.eus

Telefonoa: 945 18 18 18 (Luz. 52048)

Fax: 945 18 19 05

Probintzia Plaza, 2-3 Beheko solairua – 01001 Vitoria-Gasteiz.

Webgunea:

https://web.araba.eus/eu/errepide-garraioa/arabako-garraioaren-arbitraje-batzordea

Gipuzkoako Foru Aldundiak bere Arbitraje Batzorde propioa eratuko du.

Utzi iruzkina