Joan den apirilaren 3an Balore Merkatuko Batzorde Nazionalak (BMBN) “finantza txiringitoak” ekiditeko dekalogo bat argitaratu zuen. Hona hemen inbertsore pribatuek kontuan izan behar dituzten hamar aholku nagusi horiek.
Entitateen mota
- Baieztatu entitatea baimenduta dagoela eta ez duela BMBN-ren edo beste ikuskatzaile baten aldetik abisurik jaso.
- Gogoratu “txiringitoak” arriskutsuak direla eta zu engainatzen saiatzen direla. Susmorik baduzu, galdetu. Jarrera aktiboa hartu. Proposatzen dizkizuten inbertsioaren eta zerbitzuaren ezaugarriei buruzko galderak egin. Idatzizko informazioa eskuratu.
Inbertsoreak harrapatzeko teknikak
- Ez fidatu honako teknikak edo alarma-seinaleak antzematen badituzu:
-Ustekabeko deiak edo mezuak.
-Inbertsioaren urgentzia.
-Kidetasun pertsonala.
-Hasteagatik hobaria.
-Zuk ere bezeroak harrapatzea eskatzen dizuten piramide-sistemak.
-Berehalako erabaki har dezazun presio psikologikoa.
-BMBN-ren aipamena edo zigiluaren erabilpena. Gogoratu BMBN-k ez dizula inoiz inbertsio bat egitera gonbidatuko.
- Arretaz ibili Internet eta giza-sareen bidezko iruzurrekin. Ez liluratu weborri batzuek duten sofistikazioarekin. Adi egon giza-sareetan zure profilaren bidez eskatu gabeko eskaintzen aurrean.
Merkaturatutako produktuak
- Ez fidatu arriskurik gabeko errentagarritasun altuekin ezta finantza produktu konplexuekin ere. Ez dirurik sartu ulertzen ez duzun inbertsiotan.
- Arretaz erreparatu komisioei eta gastuei.
- Baieztatu eskaintzen dizkizuten produktuak benetakoak direla eta saldu nahi dituzten baloreen kotizazioari buruzko informazioa egiaztatu.
Inbertitzailearen profila eta ezaguerak
- Guztiok gaude iruzur baten biktimak izateko arriskuan. Ez fidatu informaziorik eskatzen ez badizute: produktu bat eskaintzen dizuten finantza-bitartekari ofizialek horretan inbertitzeko zure ezaguerak, esperientzia, egoera ekonomikoa eta inbertsioaren helburuak baloratu behar dituzte profil edo galdeketa zehatz baten bidez.
Inbertitutako dirua ezin baduzu berreskuratu
- Inbertitutako dirua berreskuratzea ezinezkoa bazaizu, ez jarraitu ezarpen gehiago egiten.
Salatu
- BMBN-ri helarazi salaketa bat edozein gertakari susmagarriaren aurrean eta gertatutakoa Polizian edo dagokion epaitegian salatu.
902 149 200