EZTIAREN IRUZURRA: EUROPAK NEURRIAK HARTZEN DITU

EZTIAREN IRUZURRA: EUROPAK NEURRIAK HARTZEN DITU

Europar Batasunean eztiaren merkatuko eskaria ekoizpena bera baino handiagoa da, eta ezti kopuru handia inportatzen da.

Zoritxarrez, merkaturatzen den ezti guztia ez da garbia. Bada, 2015ean abiaturiko EBko Kontrol Koordinaturako Planak erakutsi zuen gutxienez kontrolatutako langinen % 14k ez zituztela betetzen garbitasun-parametroak, aplikatzekoak diren arauetan ezarrita daudenak (CE 110/2001 Zuzentaraua, CE 63/2014 Zuzentarauaren bidez aldatua).

Emaitza horiek aztertze aldera, JRCk (EBri laguntza eta ikerkuntzaren arloko aholkuak emateko Ikerketen Europako Batzordeko Zerbitzua) mahai-inguru bat antolatu zuen eztia ekoizteko katean esku hartzen duten aldeekin eta estatu kideetako eta Europako Batzordeko zerbitzuetako ordezkariekin, eztiaren garbitasunarekin lotutako ezagutzen hutsuneak eta hutsuneok arintzeko aukerak identifikatzeko asmoz:

  • Eztia azukre-jarabeekin faltsutzea izan zen axolagabekeria ohikoena, eta, horren atzetik, eztiaren jatorri geografikoa eta/edo botanikoa oker deskribatzea.
  • Ezti garbien osagaiei buruzko datuen falta eta eztia faltsutzeko erabiltzen diren produktuakizan ziren kontrol ofiziala egiteko oztopo handienak.

JRCk eztiaren garbitasunarekin lotutako arloan parte hartu duela eta, eztiaren faltsutzea detektatzeko teknologia analitikoen aurrerapenak laburtzen dituen liburu-kapitulu bat argitaratu dute (F. Ulberth:Advances in Testing for Adulteration in Honey, Advances in Food Authenticity Testing, A volume in Woodhead Publishing Series in(F. Ulberth: Advances in Testing for Adulteration in Honey, Advances in Food Authenticity Testing, A volume in Woodhead Publishing Series in Food Science, Technology and Nutrition (2016) Pages 729–753, doi:10.1016/B978-0-08 100220-9.00026-6).

Informazio interesgarria

EBko Kontrol Koordinaturako 2015-2017ko Programa

JRCren txostena, eztiaren iruzurraren prebalentzia ezartzeko Kontrol Koordinaturako Europako Planaren babes zientifiko gisa – JRC 2016

Egilea: ELIKA (2018/02/28)

Utzi iruzkina