Etxearen isolamendua eta leihoak

Share on whatsapp
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin

Geure etxebizitzetako energia-kontsumoa murriztu nahi badugu, isolamendu termikoa funtsezkoa da. Etxebizitza isolatzeko hobekuntzek % 30-40 bitarteko energia eta dirua aurrezten lagun diezagukete.

Isolamendu termikoaren (kanpoko itxitura opakoen eta kristalezko itxituren) kantitateak eta kalitateak gure etxebizitzaren energia-kalitatea zehaztuko dute. Zehazki, leihoa da eraikin edo etxebizitza baten inguratzailearen punturik ahulena, eta bertatik joaten dira energia-galerarik handienak. Leihoak berritzea da eraikinaren energia-eskaria nabarmen hobetzeko eta, ondorioz, ekonomian eta energian aurrezteko modurik eraginkorrena. Horretaz gain, etxebizitzen erosotasun termikoan ere hobetzea lortzen da.

viviendasaislamientoweb2

Itxitura opakoen kasuan, honako hauetan egin daitezke isolamendua hobetzeko lanak:

Fatxadetan: hormetan material isolatzaile termikoa ezarriz, dela kanpoaldean, dela barnealdean, dela horman bertan injektatuta.

Estaldurak: trenkadatxoetan, egurrezko habeen artean, arrasteletan… isolamendu termikoa ezarriz, teilak isolatzaile termikoari atxikiz, lorategi-estalduretan zoru flotagarria erabiliz, etab.

Behegainak eta sabaiak: berotuta ez dauden espazioekin kontaktuan, lurzoruaren gainean edo kanpoko giroarekin kontaktuan dauden zoruetan eta sabaietan isolatzaile termikoa ezarriz.

Eraikinetako eremu erkideekin banatzeko hormak: eskailerako zuloekin, igogailuekin, eskailera-buruekin eta abarrekin banatzeko hormetan isolamendu termikoa ezarriz.

Isolamendu termikoari esker:

Energia aurreztuko dugu: etxebizitzan hotz eta beroa galtzea murriztuko dugu eta, ondorioz, gelak hoztu edo berotzeko energia gutxiago behar izango dugu. Horri esker, energia-fakturan dirua aurreztea lortuko dugu.

Etxebizitza babestuko dugu: kondentsazio-arriskuak kendu eta ezaugarri termikoak hobetuko ditugu.

Erosotasuna hobetuko dugu: termikoki isolatutako etxebizitzak erabiltzailearen ongizatean laguntzen du, udan nahiz neguan etxebizitzako erosotasun-tenperatura mantentzen du eta. Kanpoko hormetan izaten den “horma hotzaren” efektua desagertu egiten da.

Ingurumena babestuko dugu: termikoki ondo isolatuta dagoen etxebizitzak energia-kontsumoa murrizten duenez, berotegi-efektuko gasen isurketak ere murrizten ditu. 

Aholku batzuk

-Etxebizitzaren itxiturei (sabaiari, hormei, zoruei) eragingo dieten berritzelanak egiten dituzunean, aprobetxatu eta ezarri isolamendu termikoa.

-Gauez pertsianak jaitsi, kanpora berotasun gutxiago joateko.

-Pertsianen kutxek ondo isolatuta egon behar dute, zirrikiturik gabe.

-Egiaztatu ez dagoela aire-korronterik leihoetan, ateetan edo kanpoko airea sartu ahal den lekuetan. Eta kanpotik airea sartzen dela antzemanez gero, estali zirrikituak silikonaz, mastikaz edo burletez.

-Leihoak material isolatzailez (PVCz, poliuretanoz edo egurrez) eginda egon daitezela, edota zubi termikoaren etenarekin bestela (metalikoetan). Beira bikoitza eduki dezatela, beiren transmisio-faktore termikoaren* balioa 1,40 W/m2 K edo txikiagoa izanik.

* transmisio-faktore termikoa: tenperatura desberdinetan dauden bi giro banatzen dituzten elementuetan zehar igarotzen den beroaren fl uxua adierazten du. Balio hori zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta eraginkortasun termiko handiagoa du itxiturak.