ELIKAGAIEN ETIKETATZEA, KONTSUMITZAILEARI EMAN BEHAR ZAION INFORMAZIOA

Etiketak dira elikadura-enpresetako operadoreek kontsumitzaileei produktuei buruzko informazioa emateko bide nagusia. Elikagaien etiketetan agertzen den informazioari esker, pertsona bakoitzak beretzako aukerarik egokiena egin dezake. Elikagaien etiketak kontsumitzaileari helarazitako elikadura informazioari buruzko 1169/2011 Araudiak (EB) erregulatzen ditu. Elikagaiekin lotutako sektore guztiei eragiten die eta betebehar guztiekin nahitaez bete behar da (araudian bertan aipatutako salbuespenekin).

1169/2011 Araudia (EB), kontsumitzaileari helarazitako elikadura informazioari buruzkoa – TESTU BATERATUA 2014.02.14an
Liburuxka: 1169/2011 Araudia (EB), kontsumitzaileari helarazitako elikadura informazioari buruzkoa – ELIKA (2012)
1169/2011 Araudiaren (EB) alderdi garrantzitsuenei buruzko agiria – ELIKA (2012)
Galdera-erantzunen agiria – I. zatia
Galdera-erantzunen agiria – II. zatia (ingelesez)
Kontsumitzaileari helarazitako elikadura informazioari buruzko gida – FIAB (2014)

Araudian agertzen diren berritasunen artean hauek daude:

ALERGIAK EDO INTOLERANTZIAK ERAGIN DITZAKETEN SUBSTANTZIEN ADIERAZPENA

Berritasun nagusietako bat da alergiak edo intolerantziak sor ditzakeen edozein substantzia adierazi behar dela, bai ontziratutako elikagaietan bai ontziratu gabekoetan. Osagaien zerrendan adieraziko dira, gainerako osagaietatik bereizteko tipografiarekin. Elikagaiak osagaien zerrendarik ez badu, sustantzia alergenikoaren izena eta”dauka” aipatuko da. Elikagaiaren izenak alergiak edo intolerantziak sortzen dituen sustantzia edo produktua argi eta garbi aipatzen duenean, ez da beharrezkoa sustantzia edo produktu hori etiketatzea.

Aitortu beharreko alergenoen zerrenda

Batzordearen 2017.07.13ko jakinarazpena, alergiak edo intolerantziak eragiten dituzten substantziei edo produktuei buruz emandako elikadura informazioari buruzkoa, Kontsumitzaileari helarazitako elikadura informazioari buruzko 1169/2011 Araudiaren (EB) II. eranskinean agertzen denaren arabera

Alergenoei buruzko informazioa borondatez ematen bada, ez du nahasterik eragingo eta ez da anbiguoa edo nahasgarria izango kontsumitzaileentzat, eta dagozkion datu zientifikoetan oinarrituko da.

Gai horrekin lotuta, Europako Batzordeak exekuzio ekintzak erabaki beharko ditu elikagaiei buruzko borondatezko informazioari betebeharrak aplikatzeari dagokionez:

a) Elikagai batean nahi gabe alergiak edo intolerantziak eragiten dituzten produktuak egoteko aukerari buruzko informazioa.

Alergenoen badaezpadako etiketatzea (EPA) – FIAB (2016)

b) Elikagai jakin bat begetarianoentzat edo beganoentzat egokia den adierazten duen informazioa.

c) Herritar-talde jakin bat edo batzuentzat erreferentziako ingestak adierazteko aukera.

d) Elikagaietan glutenaren presentziari edo gabeziari buruzko informazioa.

Batzordearen 828/2014 Exekuzio Araudia (EB), kontsumitzaileei elikagaietan glutenaren gabeziari edo presentzia murriztuari buruzko informazioa helarazteko betebeharrei buruzkoa

NUTRIZIOARI BURUZKO INFORMAZIOA

Elikagaiari buruzko nutrizio informazioa ematea nahitaezkoa da 2016ko abenduaren 13tik aurrera ia-ia elikagai guztietarako. Adierazpena “100 g-ko edo 100 ml-ko” egin beharko da nahitaez, eta balio energetikoa eta hauen zenbatekoak adierazi beharko dira:

Gainera, hauek ere adierazi ahal izango dira: gantz-azido monoinsaturatuak, gantz-azido poliinsaturatuak, polialkoholak, almidoia, elikagai-zuntza, eta zenbateko nabarmenetan dagoen edozein bitamina edo mineral.

Nahitaezko nutrizio-informazioa eman behar ez duten elikagaiak
Batzordeak Europako Parlamentuari eta Kontseiluari zuzendutako 2017.03.13ko txostena, osagaien zerrendaren derrigorrezko etiketatzeari eta edari alkoholdunen nutrizio-informazioa adierazteari buruzkoa
Etiketan adierazitako nutrizio-balioetarako tolerantziak ezartzeari dagokionez legediaren betetze-maila kontrolatzeko esparruan eskudunak diren agintarientzako orientazio-dokumentua

Elikagaien nutrizio informaziorako gida – Madrilgo Erkidea (2017)

Trans motako gantz-azidoei dagokienez, Batzordeak txosten bat egin behar zuen horri buruz, eta aplikatzeko legegintza-neurriak gehitu zitekeen.

Batzordeak Europako Parlamentuari eta Kontseiluari zuzendutako 2015.12.13ko txostena, oro har, Europar Batasuneko herritarren elikagai eta dietan dauden trans motako gantzen ingurukoa

Elikagaietan dauden trans motako gantz-azidoak: operadoreentzako jarraibideak – FIAB

URRUTIKO SALMENTA

Argi dago urrutiko salmentaren bidez hornitutako edozein elikagaik saltokietan saltzen diren elikagaiek bete beharreko informazio-betekizun berberak bete behar dituela. Hala ere, argitu behar da, kasu horietan, dagokion derrigorrezko informazioa ere erabilgarri egon behar dela erosketa egin aurretik, gutxieneko iraupen-epea izan ezik.

Urrutiko salmentarekin lotutako auziak, kontsumitzaileari ematen zaion elikagaien informazioari buruzko 1169/2011 Araudiaren (EB) esparruan – AECOSAN (2015)

Kontsumitzaileari urrutiko salmentaren bidez hornitzen diren elikagaiei buruz informatzeko betekizunak – FIAB (2014)

Era berean, ontziratu gabeko elikagaiak badira, informazio orokorra erosketa egin aurretik jasota egon behar da, data eta jatorrizko herrialdea izan ezik. Entregatzeko unean, berriz, informazio guztia eman behar da elikagaiekin batera.

IRAKURGARRITASUNA

Kontsumitzaileak elikagaiari buruzko informazioa errazago ikus dezan, informaziorako iturriak, gutxienez, 1,2 mm-ko tamaina izan behar duela ezarri da. Ontziaren gehieneko azalera 80 cm2 baino txikiagoa bada, gutxieneko tamaina hori 0,9 mm-ra murriztuko da. Azalerarik handiena 10 cm² baino txikiagoa duten ontzietan ez da beharrezkoa nutrizio-informazioa eta osagaien zerrenda gehitzea.

Kontsumitzaileari ematen zaion elikagaien informazioaren irakurgarritasunari buruzko gidalerroak – FIAB (2014)

JATORRIZKO HERRIALDEA

Txerri, ardi, ahuntz eta etxeko hegaztien haragi freskoak etiketan bere jatorrizko herrialdea adierazi behar duten produktuei (behi-haragia, eztia, frutak eta barazkiak eta oliba-olioa) gehitzen zaizkie.

Europako Parlamentuari eta Kontseiluari zuzendutako Batzordearen txostena, esnearen, esnekietan osagai gisa erabilitako esnearen eta behi-haragia ez diren gainerako haragien jatorria edo jatorrizko herrialdea derrigorrean adierazteari buruz

BESTE NOBEDADU BATZUK

Olio edo landare-koipeetan jatorria zehaztu beharko da.

Nanomaterial artifizialak modu argian adierazi beharko dira osagaien zerrendan; horien ondoren “nano” hitza jarri beharko da parentesi artean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude