ESTETIKA-ZENTROAK, HORTZ-KLINIKAK, AKADEMIAK, GIMNASIOAK: JASOTAKO ZERBITZUAGATIKO EDO HILEROKO ORDAINKETA

Maiztasun gehiegirekin gertatzen dira ustekabeko itxierak estetika-zentroetan, hortz-kliniketan, hezkuntza-akademietan edota gimnasioetan. Gehienetan ordainduta dituzten zerbitzuak jaso gabe geratzen dira bezeroak, eta dirua galduta, edo kurtsoak zein tratamenduak epeka ordaintzeko hartu zituzten maileguen epeak bankuari ordaintzen jarraitu behar dutela. EKA/ACUV-ek aholkatzen du:

Lehena, ikastaroak edo tratamenduak kontratatu baino lehen, enpresaren fidagarritasuna baieztatzen saaitzea. Adibibez, Merkataritza Erroldan enpresaren datuak kontsultatuz, edo Interneten dauden kontsumitzaileen foroetan, edo enpresei buruzko informazioa (ekonomikoa, gertaerak…) ematen dituzten weborrietan.

Ordainketa erari dagokionez, EKA/ACUVen gomendioa da dirurik ez aurreratzea, aldez aurreko ordainketarik ez egitea, eta mailegurik ez hartzea ere, ez mailegu pertsonalik (arriskutsuenak kasu hauetan) ezta kontsumoarekin lotutako mailegurik ere, teorian seguruakoak direnak lotutako zerbitzua etetearen kasuan kontsumitzaileei ordaintzeke dauden epeak ordaintzeari uzteko eskubidea ematen dietelako.

Akademietan eta gimnasioetan ordainketa motarik zentzudunena hilerokoa da, eta enpresari zuzenean, eskudirutan edo bankuaren bidezko diru-sarrera edo transferentziaren bidez. Estetika-zentroetan, hortzetako kliniketan eta antzekoetan, seguruena eta justuena da jasotako zerbitzuagatiko ordainketa (laserren bidezko ile-kentze saio bat jasota, saio bat ordaindu, adibidez).

Zer egin dezakete honelako itxierek kaltetutako bezeroek?

Egoera txarrenean daudenak dira kurtsoak edo tratamenduak aldez aurretik eskudirutan ordaindu dituzten bezeroak eta horiek ordaintzeko mailegu pertsonalak eskatu dituzten bezeroak. Dirua berreskuratzeko duten bide bakarra enpresaren jabearen aurka edo administratzailearen aurka judiziozko eskaera bat ipintzea da, harek, zigortuta ateratzen bada, kalteak ordaintzeko beste ondare edukitzearen itxaropenaz.

Kurtsoak edo tratamenduak epeka ordaintzeko kontsumoarekin lotutako maileguak hartu dituztenek bankura jo behar dute eta ordaintzeke duten zorra kentzea eskatu behar dute, maileguekin lotura zuzena zuen zerbitzua bertan behera utzi delako. Teorian, bankuek eskaera horri baiezkoa eman behar diote eta zorra kendu. Baina praktikan izugarrizko erresistentzia agertzen dute eta zor hori bezeroari kentzeko askotan negoziazio gogor bat behar da, edo auzitegietara jo ere.

Utzi iruzkina