Eskubideak hegaldi baten atzerapenean

Arreta-eskubidea dagokigu hurrengo kasuetan:

  • Atzerapena bi ordu edo gehiagokoa bada, 1.500 km edo gutxiagoko hegaldietan.
  • Atzerapena hiru ordu edo gehiagokoa bada, EB barneko 1.500 km baino luzeagoko hegaldietan eta 1.500-3.500 km-ko gainerako hegaldietan.
  • Atzerapena lau ordu baino gehiagokoa, gainerako hegaldi guztietan.

Kasu horietan, aire garraio konpainiak doan eskaini beharko dizu:

  • Behar beste jan eta freskagarri, aire-konpainiak eskainiko duen ordezko garraiorako itxaron beharko duzun denboraren arabera.
  • Ostatua hotel batean, eta hotelaren eta aireportuaren arteko garraioa eskaini, hegazkina ateratzeko aurreikusi den ordua hegaldiak atera behar zuen egunaren hurrengoa bada, gutxienez.

Hiru ordu edo gehiagoko atzerapenetan kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango duzu, atzerapena ez ohiko egoeraren batek sortu ez badu. Kalteordaina, 250, 400 edo 600€koa izan daiteke, distantziaren arabera.

GOGORATU: hobe da aireportuan bertan erreklamazioa orria betetzea gertatutakoa jasota geratzeko, eta garrantzitsuena, dokumentazio guztia gorde, ontziratze txartelak eta bidaien erreserbak, besteak beste.

Nola jokatu hegazkin bidai bat bertan behera uzten badu konpainiak?

Utzi iruzkina