Osasun eta segurtasun arloetan: ez truko, ez traturik

Badator Halloween! Urteko jairik herrikoi eta dibertigarriena. Mozorrotu egiten gara, gure etxeak eta dendak apaintzen ditugu kalabaza, kalabera, sagu-zahar eta mamuekin, gailetak egin eta gozokiak erosten ditugu, etab.

Mozorrotu, makillatu eta egun horretan ondo pasatzeko mozorro eta gainerako osagarrien katalogoa asko handitu da, baita horien salmenta kopurua ere. Zoritxarrez, produktu guztiek ez dute segurtasun araudia eta etiketaren betekizunak errespetatzen, eta horrexegatik kontsumitzaileen osasunerako arriskutsuak bihur daitezke, batez ere bereziki adin txikien osasunerako.

Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizaterako Ministerioaren web orriaren arabera (Red Alerta) hauek dira Halloween produktuen arrisku nagusienak:

  • Mozorroak, pelukak, karetak, bizar eta biboteak eta antzeko osagarriak oso errekorrak izaten dira.

  • Sama inguruan lokarriak dituzten umeentzako mozorroek itotzeko arriskua suposatzen dute. Gerri eta besoetan lokarri luzeegiak dituztenek, berriz, lesioak eragin ditzakete. Beste batzuek erraz erori daitezkeen pieza txikiak izaten dituzte eta hauek ere itotzeko arriskua suposatu ahal dute ume txikietan.

  • Ume eta nagusientzako maskarek ere asfixia eragin dezakete arnasa hartzeko suposatzen duten zailtasunagatik; baita erredurak edota intoxikazioak fabrikatuak izan diren materialengatik.

  • Jostailuen pieza txikiek ere asfixia probokatu dezakete. Batzuetan arriskua poltsan bertan dago (asfixia arriskuagatik).

  • Pila txikiak dituzten apaingarri eta osagarriak (argia duten diademak esaterako) pilak irentsi eta eztarrian geratzeko arriskuagatik eta eragin dezaketen intoxikazioagatik.

  • Zenbait makillaje alergia edo antzeko erreakzioak eragiteagatik.

Produktu baten segurtasun falta antzematen dugunean eta segurtasun arloko araudia betetzen ez duela egiaztatzen dugunean, agintariek produktu hori merkatutik atera eta produktuaren salmenta ekiditeko neurriak ezarri ahal dituzte. Hala ere, gerta daiteke halako produktuak saltzen jarraitzea denda edo internet bidez. Hala izanez gero Kontsumobide jakinaren gainean jarri beharko genuke. Kontsumitzaileen kolaborazioa oso garrantzitsua izaten da kasu hauetan.

Arretaz jokatu behar dugu:

Mozorroak: 14 urtetik beherako umeei zuzendutakoak jostailuak kontsideratzen dira, beraz, etiketak honako datuak jaso behar ditu derrigorrez: izena eta produktuaren marka, fabrikante, inportatzaile edo banatzailearen identifikazio datuak, instrukzioak, erabilera oharrak eta CE marka.

Nagusi zein umeentzat izan, etiketa gutxienez gaztelaniaz egon behar da. Nagusien mozorroek gainerako erropek izan beharreko etiketa berdina izan behar dute eta segurtasunari buruzko informazioa jaso beharko du arriskurik suposatzekotan.

Maskara eta pelukak: etiketa gaztelaniaz izateaz gain, oso inportantea da konprobatzea maskarek arnasa hartzeko zulo egokiak dituztela. Inflamableak badira, horretaz ohartarazi behar izango dute.

Makillaje y lentillak: makillajearen kasuan, horren osagaiak eta erabilera instrukzioak aurkeztu behar ditu alergiak eta kontrako erreakzioak ekiditeko. Gure azalarekin kontaktu zuzenean egongo den produktua izanik, konfiantzazko denda edo web espezializatuetan eta arretaz erosi behar da. Ez du merezi gure osasuna arriskuan jartzea. Lentilla apaingarriak profesional aditu baten aholkupean erostea da gomendagarriena. Osasunean kalteak sufritzeko arriskua oso altua da horrela jokatzen ez badugu. Hauek ere etiketa eta erabilera instrukzioak aurkeztu behar dituzte.

Gehigarriak: adin txikikoen osagarriekin arretaz ibili behar dugu pieza txiki edo zorrotzik izan ez ditzaten ( bentosak, pila txikiak, fletxak, etab.).

Prezioak konparatu eta konfiantzazko dendetan erosi. Erosketa tiketa gorde behar dugu ezer erreklamatu ahal izateko.

Ohar eta erabilera jarraibideak ondo irakurri. Adin gomendioak kontutan izan, baita segurtasunari buruz ekoizleak egiten dituen oharrak.

Segurtasuna bermatzen ez duen mozorro, osagarri, makillajea edo jostailua detektatzean, kontsumoko agintariak eta elkarteak jakinaren gainean jarri behar ditugu.

Ez dira inoiz produktu faltsuak erosi behar. Faltsifikatutako produktu baten etiketa produktu bera bezain faltsua izan ohi da.

CECU-ren Prentsa oharra (EKA/ACUV parte dena)

2019. eko Urria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude