ELIKADURA ARLOKO TOXIKAZIOA: Jatetxe batek 53.000 euroko kalte-ordaina eman dio gizon bati, emaztea salmonelosiarekin hil ondoren

ELIKADURA ARLOKO TOXIKAZIOA: Jatetxe batek 53.000 euroko kalte-ordaina eman dio gizon bati, emaztea salmonelosiarekin hil ondoren

Gaztela-Mantxako Osasun Kontseilaritzak epidemia agerraldi bat antzeman zuen Ciudad Realgo jatetxe batean 2010eko apirilaren 15ean. Izan ere, apirilaren 9a eta 11 artean jatetxe hartan jan zuten pertsona batzuek salmonellosi sintomak agertu zituzten (goitika egitea, beherakoa, sukarra). Haietako batek hantxe egin zuen hamaiketakoa senarrarekin apirilaren 11n, eta handik hamaika egunera hil zen, D serogrupoko Salmonellak kutsatuta. Senarrak salaketa jarri zuen jatetxeko jabearen aurka, eta Ciudad Realgo Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak 52.838 euroko kalte-ordaina ematera zigortu zuen ostalaria. Defentsak helegitea aurkeztu zuen Ciudad Realgo Probintzia Auzitegian, esanez ez zela frogatu kausa-ondorio harremana zegoela jatetxean egindako otorduaren eta bezeroaren heriotzaren artean, ez baitziren aztertu egun haietan zerbitzatu ziren jakien hondarrak. Auzitegiak, ordea, berretsi egin zuen lehen auzialdiko epaia, 2015eko apirilaren 21ean, aski froga iruditu baitzitzaion harremanetan jarri ziren 53 bazkaltiarretatik 18k intoxikazio sintomak agertzea (horietako 15ek maionesa hartu zuten; baita hil zen emakumeak ere) eta horietako seiri salmonellosia zutela baieztatzea laborategian probak egin ondoren.

Consumer aldizkariaren 2015ko abenduko zenbakian argitaratutako epaia.

Utzi iruzkina