EUROPAKO JUSTIZIAK AURREJARRITAKO ORDAINKETA-ZERBITZUEKIKO SIM TXARTELAK MERKATURATZEA ILEGALA DELA EBATZI DU

Joan den irailaren 13an Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi zuen ordainketa-zerbitzuak aurrejarrita dituzten SIM txartelak merkaturatzea legez kontrako jarduera dela kontsumitzailea haren gainean aldez aurretik informatua izan ez denean. “Eskatu gabeko zerbitzua” dela dio EBJAk eta, hortaz, Europar Batasuneko komunikazio elektronikoetako arloan ezarritakoaren desberdina diren nazio-autoritateek ere zigor dezakete.

Luxenburgoko Auzitegiak erantzun hori eman dio Italiako Justiziak bidali zion auziari. Lehiaren Defentsarako Agintaritza Italiarrak isunak jarri zizkien Wind Telecomunicazione (orain Wind Tre) eta Vodafone Omnitel enpresei oldarkor eta desleial jotako merkataritza jokaera egin izanagatik; zehazki, bere desaktibazioa espresuki eskatzen ez zuten erabiltzaileei gero kobratzen zitzaizkien erantzungailuko eta Interneten nabigatzeko zerbitzuak aurrejarrita eta aurreaktibatuta zeramatzaten SIM txartelak saldu izanagatik. Lacioko Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoetarako Epaitegiak isunak kendu zizkien enpresa biei eta ondoren auzia Luxenburgoko Auzitegira bidali zen.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren ebazpenak azpimarratzen du ordainezkoa den zerbitzu bat eskatzeak kontsumitzailearen hautaketa librea izen behar duela eta horretarako ezinbestekoa dela eskatu edo kontratatu baino lehen kontsumitzailea zerbitzu horretaz eta haren baldintza eta ezaugarri guztietaz behar bezala informatua izatea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude