ABEJZ EZ, BAINA HIPOTEKA ERATZEAREN BESTE GASTU GUZTIAK EPAITEGIETAN ERREKLAMATZEN JARRAI DAITEZKE

Auzitegi Gorenaren epai polemikoaren erruz, Agiri Bidezko Egintza Juridikoen Zergaren itzulpena ezin da erreklamatu. Horrek hipoteka eratzearen beste gastuak ere erreklamaezinak direla pentsatzera eraman du jende asko. Baina ez da horrela. Notarioa, erregistro, tasatze eta gestoriako gastuen itzulpena epaitegietan eskatzen jarrai daiteke, eta garaile ateratzeko aukera handiekin gainera, Auzitegi Gorenak ere ebatzi bait zuen gehiegizkoa dela bankuak hipoteka-maileguaren kontratazioak ekartzen dituen gastu guztiak bezeroa ordaintzera behartzea.

Joan den astean El Correo egunkariak argitaratutako datuen arabera, gastu horiek Euskadin hurrengoak dira, batezbeste:

-Notarioa. 650-1.300 euro.

-Tasatzea. 200-400 euro.

-Jabetzaren Erregistroa. 150-350 euro.

-Gestoria. 150-350 euro.

Hipotekatu batzuk tasatzea eta gestoria ordaintzeaz libratu direla kontuan izanda, hipotekatuko 800 eta 2.400 euro bitarteko gastuetaz ari gara, batezbeste. El Correok zehazten zituen ere bai Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako epaitegien eta probintziako Auzitegien epaietan hipotekadun auzi-jartzaileei ematen ari zaizkien itzultze-ehunekoak. Honakoak:

-Notarioa. %50 Bizkaian / %50 Araban / %100 Gipuzkoan.

-Tasatzea. %100 Bizkaian / %50 Araban / %50 Gipuzkoan.

-Jabetzaren Erregistroa. %100 Bizkaian / %50 Araban / %100 Gipuzkoan.

-Gestoria. %100 Bizkaian / %50 Araban / %50 Gipuzkoan.

Bankuei gastu horien itzulpena epaitegietan eskatzeko ordainketa-agiriak eta eskriturak aurkeztu behar dira. Agiri horiek aurkitzen ez dituzten hipotekatuek higiezinaren eskritura eta mailegu hipotekarioaren eskritura zinatu zituzten notarian eska ditzakete.

EKA/ACUV-era etortzera eta gure abokatuen laguntzaz eskaera judiziala prestatzera eta aurkeztera animatzen ditugu kaltetu guztiak.

1 Comentario

  1. Esta muy bien q estemos informados y q se preocupe de ello la. Asociación.Es una manera de ser transparentes y pendientes de los socios.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude