EKA/ACUVen datorren astean irekiko ditugu bulegoak, kontsumitzaileen galderei eta erreklamazioei aurrez aurre erantzuteko

Ezinbestekoa izango da aldez aurretik hitzordua eskatzea eta higiene eta segurtasun protokoloei jarraitzea.

Aldez aurreko hitzordua telefonoz eskatu behar da:

Bilbo 94 416 85 06 / 94 415 00 50

Gasteiz 945 28 31 94

Donostia 943 42 39 93

Martxoaren 16tik egin dugun bezala, arreta telefonoz eta posta elektronikoz ematen jarraituko dugu, eta horiek dira arreta emateko lehentasunezko bideak.

EKA/ACUVen gure bulegora joaten diren pertsonen nahiz langileen osasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun eta higiene protokolo eta neurri guztiak sartu dira.

Banantzeko manparak jarri dira arreta pertsonalerako postuetan, eta mahaiak eta aulkiak desinfektatu egingo dira bisita bakoitzaren ondoren. Era berean, honako argibide hauei jarraitzea eskatzen dugu:

  • Bakarrik etortzea (edo gehienez, laguntzaile batekin, behar izanez gero)
  • Errespetatu orduak eta atean itxaron artatu arte
  • Segurtasun-tarteak uneoro gordetzea
  • Maskara erabiltzea nahitaezkoa eta ezinbestekoa da
  • Bulegora sartzean, eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoaren banagailuak daude; nahitaezkoa da hori ere.

Eskerrik asko argibide hauek errespetatzeagatik, zure eta guztion segurtasunagatik.

Utzi iruzkina