EKA/ACUV-k asuguru-etxe batek gure bazkide den familia batek etxean jasandako kalteek eragindako gastu guztiak ordaintzea lortu du.

Gure bazkideek kalte handiak jasan zituzten euren etxean ura zela eta. Honek, etxea uztea suposatu zuen, izan ere, ezinezkoa zen bertan bizitzea. Garrantzitsua da adieraztea jaioberri bat dutela, eta horrek egoera larriagotu zuen.

Euren aseguruari parte eman ondoren, obren exekuzioari hasiera eman zitzaion.

Hurrengo gastuak eragin ziren ezbeharraren ondorioz:

-Etxearen alokairua (apirilaren 23tik maiatzaren 31 arte) 2.378€

-Obrei dagokionez, mudantza, arotza, hezetasun-kengailua eta margolarien fakturen totala 4.984,16€-ra iritsi zen.

Gremioek, obrak bukatzen zituzten einean, gure bazkideei fakturak bidaltzen joan ziren.

(Aurretiaz, gure bazkideak aurrekontuak bidali zizkion aseguruari, baina honek ez zuen erantzunik ematen).

Bazkideak zenbait aldiz aseguruari erreklamatu ondoren, 1.800€-ko ingresoa egitea lortu zuen, azalpenik eman gabe eta kontzepturik zehaztu gabe.

Egoera ikusita, bazkidea gure bulegoetara etortzen da eta EKA-tik erreklamazio bat bidaltzen diogu aseguruari irailaren 16an ordaintzeke zeuden 5.562,16€ak erreklamatuz.

Iraila bukaeran, arrazoia emanez erantzuten dute, baina 578€ gelditzen dira ordaindu gabe.

Urriaren 4an erreklamazio berri bat egiten dugu, pendiente zeuden kopuruak eskatuz, eta urriaren 8an erantzuna jaso genuean ordainketa egingo zutela adieraziz. Urriaren 10an bazkideak kopuruak jaso zituela konfirmatzen digu eta expedientea itxita gelditu da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude