EKA/ACUV-K BIDAIA ASEGURU-ETXE BAT TXARTEL OSOA ORDAINTZERA BEHARTZEN DUEN EPAIA IRABAZI DU

Share on whatsapp
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin

Normalean, hegaldi edo bidaia bat kontratatzen dugunean, bidaian laguntzeko aseguru bat eskaini edo “zuzenean sartzen” digute; aseguru horrek bidaia bertan behera uzteko aukera barneratzen du.

Kasu honetan EUROP ASSITANCE konpainiarekin kontratatu zen eta aseguruak bidaia edozein arrazoirengatik baliogabetzeko aukera barne hartzen zuen.

Logikoa denez, aseguru horrek zentzua du ezinbesteko arrazoiengatik ez diren ezeztapenak estali behar direnean, izan ere, azken kasu honetan konpainiak itzuli egin behar baitu ordaindutako zenbatekoa.

Gure bazkideek 668 euro ordaindu zituzten hegazkin-txartelengatik, eta “Stop” izeneko aseguru bat kontratatu zuten 18,88 euroren truke.

Bidaiatu baino egun batzuk lehenago, bazkideetako batek lanpostu berria lortu, lanean hasi eta hegaldiak bertan behera utzi behar izan zituen.

Ezustekoa asegurura dirua berreskuratzera joan zirenean etorri zen, hain zuzen 72 € baino ez zizkietela itzuliko adierazi zietenean (668 €-tik).

Aseguruak bidaia baliogabetzeko klausulak salbuespen bat jasotzen zuela alegatzen zuen, hau da, ez zirela itzultzen aireportuko tasei eta kerosenoaren prezioaren igoerari dagozkien zenbatekoak, eta hori zela gainerako 596 euroak ez itzultzeko arrazoia.

Erreklamatzaileak elkartera etorri ziren, eta demanda bat aurkeztu genuen haien izenean klausula hori mugatzailea dela, berariaz onartu ez dela, eta, gainera, kontratua edukiz hustu eta bere helburua zapuzten duela argudiatuz; izan ere, ustez billeteengatik ordaindutako zenbatekoa (688 €) itzultzea estaltzen duen aseguru batengatik 18,88 € ordaindu ondoren, 72 € baino ez zituzten jasotzen.

Epaiak arrazoia ematen digu: TASEN ITZULKETARI, ERREGAIARI, JAULKIPEN-KARGUARI ETA BESTE EDOZEIN KARGU OSAGARRIRI BURUZ BIDAIA BALIOGABETZEARI BURUZKO KLAUSULAK EZARTZEN DUEN MUGA EZ-JARRITZAT HARTU BEHAR DELA EZARTZEN DU.

Sententzia PDF-a: https://www.eka.org/wp-content/uploads/2020/07/SENTENCIA-EUROP-3.pdf