Gaur 19.00etan Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa auzo etxean
Zoru klausulen auziaren konplexutasuna, kaltetuen kopuru handia eta bankuek bidegabe kobratutakoa berreskuratzeko Epaitegietara jotzeko beharra direla eta, Euskal Kontsumitzaileen Alkarteak informazio bilera bat burutzea erabaki du, jende guztiari irekia, Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa auzo etxean gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak gai honi buruz eman berri duen epai garrantzitsua ezagutu eta berehala erabaki horren zai prestaturik zeuzkan bataz beste 400 eskaeretatik lehenak aurkezten hasi da EKA/ACUV.