EKA/ACUV-EK EPAI AITZINDARIA LORTU DU SIXTEN AURKA IBILGAILUAK ALOKATZEKO KONTRATUETAN ABUSUZKO KLAUSULAK IZATEAGATIK

Share on whatsapp
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin

EKA/ACUVk epai aitzindari bat lortu du Espainian, SIXT enpresaren ibilgailuen alokairu-kontratuetan sartutako isunen, kalteen espedienteen eta foto-peritazioen kudeaketagatiko karguak baliogabetzat jotzen dituena, eta, ondorioz, horiek kentzera, erabiltzeari uztera eta horien arabera kobratutako zenbatekoak itzultzera behartzen du.

Kontratu horietan EKA/ACUVek orain baliogabetzat jotzea lortu duen klausula horiek sartzen dira.

SIXTek, alokairuaren prezioaz gain, azken prezioa igotzen duten beste kargu batzuk ere kobratzen ditu, hala nola:

– Isunak kudeatzeagatik ezartzen duen kargua: 44 euro kobratzen dituzte bezeroei jarritako isunak kudeatzeagatik, azken finean, gidaria identifikatzeagatik batik bat. Hori bezeroarentzat inolako onurarik ez dakarren enpresaren legezko betebeharra da, beraz, ezin zaio bezeroari inolako kosturik helarazi.

– Kalteen kudeaketa eta foto-peritajeengatik kobratzen dituen karguak: Ibilgailu alokatuarekin ezbehar bat dugun unean, 44 eurotik 100 eurora bitarteko kargu bat kobratzen da “espedientearen kudeaketagatik”. “Espedientearen kudeaketa” baieztapen orokorregia da; ez da zehazten zer zerbitzu ematen den eta, edozein kasutan ere, ez da kontsumitzailearen onurarako ematen, enpresaren beraren intereserako baizik.

Epaiak abusuzkotzat jotzen ditu klausula horiek eta baliogabetu egiten ditu; gainera, konpainiako alokairu-kontratu guztietatik ezabatzeko, horiek erabiltzeari uzteko eta kargu horiek kobratu zaizkien erabiltzaile guztiei ordaindutako zenbatekoak itzultzeko agintzen du.

Epaia ez da irmoa, eta gora jo daiteke.