EKA/ACUVek ZORU KLAUSULA BATENGATIK 8.973,93€-ren ITZULPENA LORTU DU (GEHI INTERESAK) JUDIZIORA JOAN GABE

Ohikoa denez, EKA/ACUVeko bazkideak etxebizitza erosteko hipoteka bidezko mailegua eskatu zuen, dagokion eskritura publikoa formalizatuz. Subrogazio bidezko erosketa bat zen, beraz, enpresa eraikitzailearen maileguan subrogatu (Caja Rural de Navarra) eta eskritura bakarra gauzatu zen.

Eskritura aztertu eta ez zen aurkitzen zoru klausularik; hori bai, gure bazkidea gure bulegoetara hurbildu zen urteetan zehar zoru klausula hori aplikatu izan diotenaren susmoaz. Harrigarria dirudien arren, egia esan, ez da lehen aldia halako kasu baten aurrean aurkitzen garenik (zoru klausula bat urteetan aplikatu izatea, hipoteka maileguko eskrituran klausula hori jaso ez arren).

Gure bazkidea banketxera erreklamatzera joan zenean, banketxeak klausula hori kentzeko 5 aukera ezberdin aurkezten zizkion. Aukera horietako bat hipoteka maileguaren nobazioa zen, hau da, hipotekaren baldintzen aldaketa. Horrek, alderdien arteko akordioaz gain, berriz notaria tramiteak egitea dakar, tramite hauek suposatzen duten gastuei gure bazkideak aurre eginez berriz ere eta etorkizuneko akzio judizialei uko eginaraziz.

Beraz, kasu honetan gure bazkideak hipotekaren jatorrizko eskrituran existitzen ez zen klausula bat aldatzeagatiko gastuak asumitu behar izan zituen berriz ere.

Zentzugabekeri horren aurrean, EKA/ACUVek erreklamazio kolektibo bat egin baina banketxeak ez zuen erantzun. Horrexegatik, judizioz kanpoko erreklamazio pertsonal bat egitea erabakitzen da eta orduan bai, banketxeak akatsa bere gain hartu eta diru kopuru zehatz bat eskaini diote erreklamatzaileari. Ekonomialari adituen informea eskatu ondoren, aldez aurretik ordaindutako 8.973,93 euroak + interes gisa 1.570,20 euro ordaindu dizkiote.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude