EKA/ACUV bankuen aurkako demandak aurkezten hasi da eb-ko auzitegiak emandako epaian oinarrituz, izan ere, honek dio bankuek zoru klausulen bidez bildutako diru guztia itzuli behar dietela beren bezeroei.

Europar Batasuneko Auzitegiak epaia eman du bankuek beren bezeroei zoru klausulen bidez bildutako diru guztia itzultzea behartzen duena.

Epai berri honek 2013an Auzitegi Gorenak emandako epaian aipatutakoa baieztatzen du, bertan adierazi zen 2013ko maiatzaren 9rarte bakarrik erreklamatu zitekeela.

Ez dago epai honen aurkako errekurtsoa aurkezteko aukerarik. Hori dela eta, EKA/ACUVn geldiarazita geneuzkan demandak aurkezten hasi gara eta elkartetik, orain arte ezer egin ez duten herritarrei gure bulegoetara etortzea gomendatzen diegu, erreklamazioa aurrera eraman ahal izateko.

Gorteak baieztatu du deuseztatzearen eragina denboran mugatzea bateraezina dela Europar Batasuneko Zuzenbidearekin. Epaiak Europar Batasuneko Abokatu Orokorrak, Pablo Mengozzik, uztailaren 13an adierazitakoa baliogabetzen du. Lotesleak ez ziren ondorioak aurkeztu zituen,baina, kasu gehienetan Epaitegiak garrantzia ematen die. Bertan, Mengozzik denboran mugatutako atzeraeraginkortasuna defendatu zuen.

Orain arte, muga hori ezartzeko argudiorik nagusiena ekonomian egon zitekeen arriskua zen. Ulertzen zen, tamaina horretako itzulpen baten entitateen egonkortasuna aldatu zezakeela. Ala ere, Gorte Europarrak argudio hau ezeztatu du.

Horrela, orain arte erreklamatu ez duenak eta Bankuekin akordiorik egin ez duenak deuseztasuna eta behar baino gehiago ordaindutakoa erreklamatzeko aukera izango du.

Kontuan izan behar da, baita ere, beste klausulen deuseztapena eskatu daitekela: 2 puntu baino gehiagoko berandutze interesak ezartzen dituen klausula, kontsumitzaileari eskriturazio gastuak inposatzen dizkioten klausulak, etab.

Horrela, gaiaren konplexutasuna, kaltetutakoen kopurua eta epaitegietara jotzeko beharra duten pertsona kopurua ikusita, EKA/ACUVk bilera informatibo bat emango dunon kaltetuen zalantza guztiak argituko ditugun:

Bilboko alde zarreko LA BOLSA eraikinean

Abenduaren 26an, astelehena, arratsaldeko 19:00tan.

Utzi iruzkina