EKA/ACUV alkarteak epai garrantzitsu bat lortu du Travelsens-en kontra

Share on whatsapp
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin

EKA/ACUV alkarteak epai garrantzitsu bat lortu du (kasu asko daude); epai horrek bidaia-agentzia bat kondenatu du ia 6.000 euroko kalte-ordaina ematera algak zeudelako Mexikon hondartza erabili ezin izan zuten bezero batzuei.

Bazkideek Mexikora joateko bidaia konbinatu bat kontratatu zuten, hotelean dena barne zeukatelarik.

Helmugara iristean ohartu egiten dira ezin izango dutela hoteleko hondartza erabili, algen inbasio batek bainua debekatzen duelako eta horrek urtikaria eragin dezakeelako.

Bezeroek Agentziari erreklamatu zioten, hark egoera ezagutzen zuelako eta bezeroei jakinarazi behar zielako. Hori egin ezean, haren erantzukizuna eta kalte-ordaina emateko betebeharra sortzen dira.

Ordaindutakoaren zati bat itzultzeaz gain (bidaiaren %30), epaileak uste du kalte morala ere badagoela eta bezero bakoitzari 900 euroko kalte-ordaina eman behar zaiola.

Epaia ez da irmoa eta apelazioa jar daiteke.

Sententzia PDF-a: https://www.eka.org/wp-content/uploads/2020/09/SENTENCIA-ALGAS.pdf