EHUKO IKERKETA TALDE BATEK ENERGIA BERRIZTAGARRIETAN INBERTITZEA ETXETRESNA ELEKTRIKOEN RENOVE PLANETAN EGITEA BAINO ERAGINKORRAGOA DELA AZALDU DU

Analisiaren arabera, etxetresna elektrikoetan energia berriztagarriak erabiltzeak aldaketa gauzatzeko beharra atzeratuko luke ia 30 urte irauteraino, ingurumen-arrazoiak direla medio. Datu horrek bikoiztuko luke egungo iraunkortasuna hain justu, une honetan bataz beste 12 urtekoa izanik, eta hozkailuak mantentzen dira iraunkorren.

Gizarteak behar duen energia-kontsumo zabalak, elektrizitatearen erabilerak eragindako berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko berehalako konponbideak beharrezkoak direla planteatzen digu. Halaber, gailu zaharrak energetikoki efizienteagoak ordezkatzen dituzten Renove planek ere, ekonomia zirkularrari mesede egin arren, ez lirateke nahikoa izango.

Kalteak murrizteko jarraibide baliotsuak eskaintzeko asmotan, ikerketa-taldeak lau elementu baloratu ditu funtsean:

-Materialen eraginkortasuna,

-Material birziklatua,

-Elektrizitate berriztagarria, eta

-Kontsumo arduratsua.

NABARMENTZEKOAK:

Zehazki, CO_2aren emisioa %68 murriztu liteke mikrouhinen kasuan, %76 plater-ikuzgailuetan, eta %60 baino zertxobait gehiago garbigailuetan. Energia-iturri berriztagarriak erabilera-fasean abiarazi eta norbanakoaren erantzukizuna aplikatuta kontsumoa %10 murrizteari esker ematen dira hobekuntza hauek. Zentzu honetan, gailuen iraupena 30 urtekoa izango litzateke mikrouhin-labeetan, 26 urtekoa plater-ikusgailuen kasuan eta 34koa “A” motako garbigailuetan.

EKA/ACUVen uste dugu ezinbestekoa dela premiazko neurriak hartzea. Itzulerarik gabeko puntuan gelditzeko mehatxua oso kezkagarria da.

Islatutako datuok ekoizle, arduradun politiko eta herritarrei ingurumenaren aldetik iraunkorrak diren ekoizpen eta kontsumo-eredu jasangarriak sustatzen lagunduko dutelakoan gaude.

Utzi iruzkina