KONTRATU DEUSEZTAPENA ETXEZ-ETXEKO SALMENTAN DIHARDUEN IBERHOME 2015 ENPRESAREKIN

Telefonoz deitu zidaten eta niretzako opari bat zutela esan zidaten. Erantzun nien ez nuela ezer nahi, ez nuela ezer behar, baina tematu ziren, tematu ziren… eta etorri ziren”, azaltzen du Bizkaiko Aranguren herrian bizi den I.M.C. adineko andreak. Nortaz ari da? “Iberhomeko komertzialetaz”. Zergatik zeuzkaten bere telefono zenbakia eta bere helbidea? Etxez-etxeko salmentako enpresa horri zerbait erosi zion lehen? “Ez, enpresa horri ez, baina antzekoei bai, duela urte batzuk: liburu-bildumak, etxerako gailuak… Beraz, enpresa horietako batek Iberhomeri nire datuak eman dizkiolakoan nago”. Datu-trafikoa, antza.

I.M.C.-k bere etxeko atarian bildu zen Iberhome 2015ko saltzaileekin. “Ez nuen etxera igotzea nahi, jada jende honek nola nahasten zaituen badakidalako”. Baina berriro ere nahasi zuten bera. “Katalogo bat erakutsi zidaten, xurgagailu batekin, liburuekin… gauza askorekin…”. Eta “Lote promocional–Horno Compact Pro–New Chef” delakoa erosteko kontratua sinatu zuen, 15,90 euro une horretan emanez eta gainontzekoa epeka ordaintzeko konpromisoa hartuz. “Hainbeste apalarazten zaizuzte… irakurri gabe ere sinatu nuela, opari bat zelakoan…”.

Bere senideak berehala konturatu ziren I.M.C.-k beste behin etxez-etxe gauzak era agresiboan saltzen dabiltzan enpresa horietako baten amua irentsia zuela eta, mota horretako erosketak eta kontratuak desegiteko 14 egun naturaleko epea dagoela jakinda, EKA/ACUV-era etorri ziren eta hemendik Iberhomeri bidali zitzaion I.M.C.-ren uko egiteko nahia eta enpresa horren artxiboetatik bere datu pertsonalak ezabatzeko exijentzia.

Enpresak behar bezala erantzun zuen, eragozpenik gabe: uko egiteko eskubidea onartu zuen, I.M.C.-ren datuak ezabatu zituela komunikatu zuen, haren etxera joan zen saldutako produktua erretiratzera eta kontratua sinatzean ordaindutako 15,90 euroak itzuli zizkion andreari.

Enpresei buruz informazioa ematen duten https://guiaempresas.universia.es eta www.einforma.com weborrien arabera, Iberhome 2015 SL, egoitza soziala Kanbabriako Carmargo herrian duena, 2015. urtean abiatu zen, argitaratze-produktuak editatu eta saltzen ditu, bainugeletan erreformak egiten ditu eta bainugelarako artikuluak eta saneamendu-gailuak ere saltzen ditu. Eta urteko 3 eta 6 milioi euro bitarteko fakturazioa dauka.

https://guiaempresas.universia.es/IBERHOME-2015.html

https://www.einforma.com/informacion-empresa/iberhome-2015

Iberhome 2015 SL espainiar Estatuan zehar liburuak, etxerako tresnak eta osasunerako gailuak etxez-etxe saltzen dituzten enpresa ugarietako bat da. Guztiak ez badira, horietatik askok bai kontsumitzaileen kexa mordoa sortzen dute. Arlo horrek sortutako 2.394 erreklamazio aurkeztu ziren 2017an Euskadin, aurreko urtean baino %38 gehiago. “Hazkunde honek artegatzen gaitu. Oso praktika kezkagarriak antzeman ditugu. Merkatari batzuek, era ia esklusiboan, bere salmentak zuzentzen dizkiete bakarrik bizi diren pertsona zaharrei”, deklaratu zuen oraintsu Nora Abete Kontsumobideko zuzendariak. Esan zuen ere bai 2016tik Kontsumobidek arlo horretako 53 enpresari isunak jarri dizkiola.

Arazoaren tamainaren aurrean, Kontsumoko Euskal Institutuak joan den udaberrian “Kontuz etxez-etxeko salmentekin” izenburuko kanpaina indartsu bati ekin zion. “Kontuz etxez-etxeko salmentekin” liburuxka deskargatu hemen.

EKA/ACUV-en experientzia eta gomendioak

Azkenengo urteetan EKA/ACUV-eko bulegoetan etxez-etxeko salmenta oldarkorren inguruko kexa eta erreklamazioetako etengabeko jarioa dugu. Salmenta horiek gehien bat argitaratze, gaseko eta argindarreko enpresetako komertzialek burutzen dituzte eta haien “biktima” gogokoenak bakarrik bizi diren adineko pertsonak dira. EKA/ACUV-eko abokatuek kontratu horietatik asko bertan behera uztea lortu dute erosle damutuei saltokietatik kanpoko salmentan dagoen “atzera egiteko eskubidea” gauzatzen lagunduz. Etxez-etxe (baita Internetez eta telefonoz) egindako erosketak eta kontratazioak atzera bota daitezke 14 egun naturaleko epean. Horretarako nahikoa da enpresara telefonoz deitzea “atzera egiteko” eskubidea gauzatu nahi dela esanaz. Baina, askotan, etxeetan bertan produktuak eta zerbitzuak saltzen dituzten enpresa horiek ez dute telefonoa hartzen. Horregatik, kontratua desegiteko biderik seguruena saltzaileari burofax bat bidaltzea izaten da. Honelako kontratu batzuk ere deuseztatu egin dira, “atzera egiteko” eskubiderako epea gaindituta, “baimen-bizioa” argudiatuz eta enpresei ohartaraziz erreklamazioei behar den erantzuna eman ezean haien kontra bide judizialera joko dela.

Deskribatutako etxez-etxeko merkataritza agresiboan jarduten duten enpresen aurrean (gas, telefonia eta argindarreko komertzialen bisitak ere hortxe sartuta, nahiko arazo eta erreklamazio ere sortzen dituztelako) EKA/ACUV-en aholku nagusia da arretarik ez ematea, etxera sartzen ez uztea. Sartzekotan eta kontsumitzailei eskaintza interesgarria irudituz gero, ez sinatu une horretan, inolaz ere lehen bisitan; komertzialei informazioa uzteko eskatu (publizitatea, kontratuak…) sakonki aztertzeko, artikuluen prezioak dendetan dauden antzeko produktuen prezioekin aldentzeko… erosteko erabakia hartu baino lehen. Kontratua sinatu eta berehala damutzen direnentzako aholkua: ahalik eta lasterren atzera egiteko eskubidea gauzatzea, bere kabuz edo kontsumitzaileen elkartei, KIUB-ei edo Kontsumobideri laguntza eskatuz. Eta saltzaileak atzera egiteko eskubidea ukatzen badu, eskaera judiziala aurkeztu.

ETXEZ-ETXEKO SALMENTA OLDARKORRETAKO ENPRESEK INPUNITATEZ JARRAITZEN DUTE ADINEKO PERTSONEI ‘IRUZURRAK’ EGITEN” erreportajera lotunea

ETXEZ-ETXEKO SALMENTA OLDARKORRAK, PERTSONA ZAHAR ASKOREN AMESGAIZTOA” erreportajera lotunea

7 Comentarios

  1. Yo no he comprado nada….pero el lunes pasado se presentó en mi casa un señor y conocía mi nombre y mis apellidos diciendo que iba a entregarme un regalo…era de planeta no se que….le cerré en los morros.Lo digo por si ya no llaman y se presentan directamente.Un saludo

  2. Hace una semana nos trajerona a casa “de regalo, con gastos de ennvío” (unos 16 €) una olla a presión italiana que ¡¡se abría hacia dentro!! es decir la tapa se mete dentro para luego en un complicado y difícil proceso extraerla y poder probar el guiso o servir la comida ¡¡En una pieza que ha estado al fuego y con su contenido hirviendo!! La empresa es la mencionada por ustedes; IBERHOME con sede en Camargo.

  3. Si quiero anular un contrato dentro de los 14 dias de plazo y no consigo contactar con la empresa que me va a realizar el servicio como he de actuar?
    Llamo al numero de teléfono que me indicaron y no me coge nadie.
    Gracias.

    1. Para que quede constancia y no tengas problemas, lo mejor es un Burofax desde Correos. Después da aviso en el banco, si hubieses dado los datos bancarios, para que bloqueen cualquier recibo.
      Un saludo

  4. A mi abuela se la han pegado ayer con lo de la olla y el regalito,,ha pagado 15.90 en metálico,ella dice que no les ha dado el número de cuenta,pero dice que si ha firmado un papel,en el burofax que tenemos que poner???

    1. Datos personales (DNI, Apellidos, etc..), referencia del contrato y fecha de la firma y solicitar el desistimento del contrato en plazo legal y la cancelación de los datos personales de los archivos de la empresa con la fecha del día de la solicitud. Recuerda que son 14 días naturales para desistir.
      Un saludo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude