KONTSUMITZAILEON FINANTZA-ESKUBIDEAK: OINARRIZKO BANKU-KONTUA EDUKITZEARENA

Europar Batasuneko biztanle guztiek “oinarrizko banku-kontua” irekitzeko eskubidea dute, bai beren herrialdeko bankuetan bai beste edozein Estatu kidetako bankuetan. Eskubide hau ez zaie bestelako banku-kontuei aplikatzen, esaterako aurrrezkikoei.

Zer da oinarrizko banku-kontu bat?

Eragiketa arruntak egiteko aukera ematen duen banku-kontua da: gordailuak egitea, eskudirua ateratzea, ordainketak jasotzea eta egitea (adibidez, helbideratzeak eta txartelarekiko erosketak). Banku-kontu arrunt horrek eskudirua ateratzeko eta saltoki fisikoetan zein Interneten bidez erosketak egiteko balio duen ordainketa txartel bat eman behar du. Bankuak kontuan sartu behar du ere bai banku-zerbitzuetarako sarbidea. Bankua ez dago behartuta, ordea, kreditu-lineak edo zorpekoak baimentzera. EBko zenbait herritan bankuak urteko komisio bat kobratu dezake harekin banku-kontu arrunta edukitzearen truke.

Oinarriko kontu bat irekitzeari uko egin al diezaioke bankuak?

Bai, honako kasuetan: eskatzaileak diru-zuritzeari eta terrorismoaren finantzaketari buruzko EBko arauak betetzen ez dituenean edo, EBko zenbait herritan, herri bereko beste banku batean jada antzeko kontu bat daukanean. Herri batzuetan oinarrizko banku-kontua irekitzea eskatzen duenari horretarako interes jatorra izatea froga dezala eska diezaokete bankuek; adibidez, herri batean bizi delako baina beste batean lan egiten duelako.

Nola eraman oinarrizko kontu bat banku batetik beste batera?

EBko herri beraren barruan, bezeroak bere kontu arrunta banku batetik beste batera eraman dezake eta banku berriak horretan laguntza eman behar dio: aurreko bankuak datu guztiak eman ditzala eta agindu iraunkor guztiak ezezta ditzala bermatzeaz arduratuko da. Bezeroak hirugarrenei aldaketaren berri eman beharko die: bere enplegu-emaileari, bere Segurtasun Sozialari, hornidurak (ura, gasa, argindarra, telefonia…) ematen dizkioten enpresei; haiekin ordainketa agindu iraunkor berriak sortu beharko ditu eta kontu berrian beharrezko helbideratzeak onartu. Posiblea da banku zaharrak komisio bat kobratzea kontua ixteagatik. Kontuaren lekualdaketan zehar bezeroa kostuetan erortzen bada bankuak eperen bat hautsi duelako (esaterako, ordainketa bat bertan behera uzteko) edo akatsen bat egin duelako, bankuak kostu horiek ordaindu beharko dizkio.

Espainiako arautegi aplikagarria

16/2011 Legea, ekainaren 24koa, kontsumorako maileguen kontratuarena.

22/2007 Legea, uztailaren 11koa, kontsumitzaileentzako finantza zerbitzuen urrutiko merkaturatzeari buruzkoa.

16/2009 Legea, azaroaren 13koa, ordainketa zerbitzuetakoa.

8/2014 Errege-Dekretua, ekainaren 4koa, eraginkortasun, lehiakortasun eta hazkunderako urgentziazko neurriak onartzea agintzen duena.

Europako arautegi aplikagarria

2014/92/EB direktiba, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2014ko uztailaren 23koa, ordainketako, ordainketa-kontuen lekualdaketako eta oinarrizko ordainketa-kontuetarako sarbideko kontuetarako erkagarritasunaren gainekoa.

260/2012/EB Araudia, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2012ko martxoaren 14koa, zeinek transferentzietarako eta eurotan helbideratutako zordunketetarako baldintza teknikoak eta enpresakoak ezartzen dituena eta 924/2009/EB Araudia aldatzen duena.

2008/48/CE direktiba, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2008ko apirilaren 23koa, kontsumorako kredituen gainekoa eta 87/102/CEE direktiba indargabetzen duena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude