ENERGIA ERA ERAGINKORREAN ETA SOSTENGARRIAN KONTSUMITZEKO AHOLKUAK

Energia aurrezkiak eta eraginkortasun energetikoak on egiten diete bai herritarren sakelari bai klima-aldaketaren kontrako borrokari ere, eta gurea bezalako herri batean ezinbestekoak dira, bertan zazpi milioi etxe baino gehiagok pobrezia energetikoaren gaitza baitute.

-Jaitsizazu argiaren faktura, jaitsizazu potentzia. Potentzia hilero ordaintzen duzun fakturaren parte bat da, hau kontsumitu edo ez, argia aurreztu edo ez. Kontratatutako potentzia elektrikoa murriztu elektrizitateagatik gutxiago ordaintzeko, eta aldi berean, Gobernuaren Erreforma Energetikoari gaitzespen mezu argi eta sendoa botatzeko. Informazio gehiago Potzentzia Jaitsizazu loturan.

-Zure elektroi berdea jartzazu. Energia berriztagarriekin produzitutako elektroi bakoitzak energia zikinekin beste bat sor dadila saihesten du. Energia berriztagarrietako proiektu indibidual edo kolektiboetan parte hartzen du.

-Eraginkortasun energetiko handiagoko etxetresna elektrikoak eros itzazu. Etxetresna elektriko askok, nahiz eta amataturik egon, beharrezkoa baino energia gehiago kontsumitzen dute. Aurrezki energetiko eraginkorrena duten A Motako , etiketak dituztenak bila itzazu. 1993an egindako hozkailu tipiko batek, kalitate handiko modelo moderno batek baino elektrizitate-bikoitza kontsumitzen du. Bere aldaketak, aurrezki handia suposatuko dizu faktura elektrikoaren energia terminoan, eta CO2-en urteroko igorpenak murriztera lagunduko duzu. Etxetresna elektriko berriek deskonektatzen dituen elikadura-iturriaren etengailu bat izan behar dute, edo atseden-moduan watt 1 baino gehiago ez kontsumitzeko. Bere eraginkortasunaren eta prezioaren arabera etxetresna elektrikoak hemen eros ditzakezu: http://www.eurotopten.es/

-Egiozu mesede bat zure ordenagailuari eta utz iezaiozu atseden hartzen. Sistema operatiboaren energia-aurrezpeneko modua erabili. Lan egiten amaitzen duzunean itzal ezazu eta elikadura-iturritik ere deskonektatzea ez ahaztu. Gainera ordenagailu eramangarriak, mahai gaienkoak baino energetikoki eraginkorragoak dira. Erabiltzen dituzun bitartean, aireztapen ona izan dezatela ziurta ezazu gainberotzeak saihesteko, adibidez, eramangarria euskarri jasotzailea baten gainean kokatuz.

-LED bonbillak eta lanparak erabil itzazu. LED argiek, argi-gori zaharrekin konparatuz, kontsumo energetikoa %80-90-a murrizten dute. Erabiltzen ari ez zaren geletako argiak beti itzali. Asko ibilitako edo pertsona desberdin askok erabilitako guneetan, ideala, presentzia antzematerakoan automatikoki pizten edo itzaltzen diren presentzia etengailuak dira (bonbila erantsia dutenak ere badaude).

-Atseden-energia galerei amaiera emaiezu. Telebistek, bideoek, ordenagailuek eta hauek dakarten osagarri guztiek elektrizitatea kontsumitzen jarraitzen dute “stand by” moduan daudenean. Hura saihesteko, entxufeak deskonektatu edo, errazago oraindik, etengailudun entxufe anizkuna erabili. Galera hauek OCDE/ Kooperazio eta Garapenerako Ekonomikoaren Erakundeko herrietako etxeen elektrizitate kontsumoaren % 5a eta %13a arteko arduradunak dira.

-Kargagailuak eta transformadoreak Konektatuta uztea saihest ezazu. Erabiltzen ez direnean ere elektrizitatea kontsumitzen jarraitzen dute. Telefono mugikorren eta gainerako aparatu digitalen kargagailuak, eta lanpara halogenoen eta etxetresna elektrikoen transformadoreak deskonekta itzazu, hauek erbiltzen ez bazaude.

-Sukaldean, beti termino energetikoetan pentsazazu. Lapikoa estali. Elikagaiak egostera zoazenean beharrezko ura soilik erabili, behar duzuna baino gehiago berotzea saihestu. Presio-lapikoa erabili, azkarra bada hobe. Etzazu labea aldez aurretik berotu, amaitu bitartean etzazu ireki eta programatzaile automatikoa erabili. Sukalde bat erosi behar baduzu, eraginkorrena indukzio-sukaldea da, mikrouhin-labearekin batera, berotzeko erarik eraginkorrena da. Sukalde elektrikoa baduzu, suak edo labea itzali bero daudenean eta egiten utzi elektrizitatea xahutu gabe.

-Hozkailua leku freskoan jartzazu. Etzazu jarri inoiz bero-iturrietatik hurbil (labeak, sukaldea…). Ateak ireki ahalik eta denbora gutxien eta ondo ixten dutela egiaztatu. Etzazu atzeko sareten aireztapena buxatu, hautsik gabe mantenduz.

-Erregulartasunez desizoz ezazu, aparatuak era automatikoan egiten ez badu. Izotza pilatzen dutenean energia gehiago kontsumitzen dute. Etzazu inoiz elikagai berorik sartu. Janaria desizoztu hura izozkailutik hozkailura egun bat lehenago pasatuz. Termostatoa tenperatura ez baxuegira egokitu. Hotz-gradu zentigradu bakoitzeko bere energia-kontsumoak % 5a handitzen da.

-Ura berotzeko galdara elektrikoak oso ez-eraginkorrak dira. Zure galdara elektrikoa edo gas-galdara zaharra lehenbailehen aldatu eguzki-kolektoreengatik edo ur beroko bero-bonba bategatik (bai higiene-ur berorako bai zoru-erradiatzaile berogailurako) eta, gainera adimendua izan dadila, bere funtzionamendu-orduak urrunetik erabaki ahal izateko (eskariaren kudeaketa).

-Dutxa azkarra hartzazu bainu baten ordez. Txorrota itxi xaboitzen zaren bitartean. Melodia motza aukeratu eta abestu edo txistuka ezazu. Amaitzen denean, dutxak amaituko da ere. Ur-ekonomizagailu bat jarri dutxan: uraren eta energiaren kontsumoa erdia jaisten du. Monomando-txorrota edo ur-emaritik eta tenperaturatik banandutako kontrolarekin, ura eta energia aurrezten era erraz eta erosoan laguntzen dute.

-Eguzki-kolektore termikoak jar ditzakezu. Gure latitudeetan, kaptadoreek etxe batek behar duen ur beroaren %60a eta % 70a artekoa horni dezakete eta zifra honek % 100raino igo dezake oso eskualde eguzkitsutan. Eguzki-kolektoreek garbitzeko ura baino gehiago ematen dute. Ondo isolatutako etxeen eguzki-beroketako instalazioek beharrezko bero guztia eman dezakete eta berokuntza-sistemaren euskarri gisa balio dezakete neguan.

-Gobadan aurreztu. Hotzean garbitu eta aurregarbiketa ahazt ezazu. Garbiketa arrunta nahikoa baino gehiago izango da eta kontsumo energetikoa % 80raino murriztuko duzu. Garbiketa beti garbigailu betearekin egin, gutxienez bere edukieraren hiru laurdenetara. Garbigailua aldatu behar duzunean, A motakoa bai energia bai ur-kontsumoan.aukeratu zalantzarik gabe.

-Arropa eseki lehor dadin. Lehorgailuak benetako energia-irensleak dira. Lehorgailurik erabiltzen ez duen lau pertsonez osatutako etxe batek 480 kWh aurreztuko ditu –eta 120 kilo CO2–urtero. 1.000 km autoz gidatzearen antzerako igorpenen baliokidea.

-Ez ezazu pilak darabilten etxetresna elektrikorik erabili. Adibidez bizarra mozteko makinak edo hortz-eskuilak, sarera konektatutakoak baino energia gehiago kontsumitzen dutelako. Alternatibarik ez baduzu, gutxienez haiek egoki kargatzen saia zaitez. Pila kargatu bezain laster deskonekta ezazu, gastatu arte erabil ezazu eta gehiago funtzionatzen ez duenean egoki bazter ezazu.

-Tenperatura ideala: etzazu beharrezkoa baino gehiago berotu ezta hoztu ere. Egongelako tenperatura jaisten duzun gradu bakoitzagatik berogailu-kontsumo energetikoaren % 6a aurrezten ariko zara. 20ºC neguan eta 26ºC udan nahikoa da zure etxeko egongelaren ingurune osasungarri eta atseginerako. Garai bakoitzean arropa egokiarekin, klimatizazioaren beharrak murriztu daitezke. Ateak itxita eduki itzazu, eta etzazu inoiz berogailua altu utzi etxean ez zaudenean. Gelaren temperatura automatikoki erregulatzeko termostato programagarriak instalatu, adibidez, etxean zaudenean altuago eta gauean zehar eta ez zaudenean baxuago izateko.

-Beira isolatzaile bikoitza instalatu. Edo zure etxeko nagusia hau egin dezan konbentzitu. Leiho zaharrak galera termikoko iturri garrantzitsua izan daitezke, ez ezik kristalagatik, baita ere markoengatik eta itxigailu ez-eraginkorrengatik.

-Gelak bizkor aireztatu. Gela bat aireztatzeko erarik onena berogailua itzaltzea eta leihoak gehienez 10 minutu irekitzea da. Paretak hotz daitezen saihesten duen operazio azkarra da. Ez ezazu inoiz berogailua piztutako utzi leiho irekiarekin, nahiz eta zirritu bat soilik izan.

-Aire girotu-erabilera saihest ezazu. Zure etxean jarri baino lehen hau benetan behar ote duzun pentsazazu. Udan, etxe freskoa manten dezakezu isolamendu onarekin, hozkailu lurrungarriekin eta sabaiko haizagailuekin. Leihoak egunean zehar kontrolatzen gogoratu (beroa sar ez dadila hauek itxiz, eta eguzkia sar ez dadila eguzki-oihalez edo saretez galaraziz).

-Zure berotze-sistema ikuskatzea eragin ezazu. Berotze-sistema elektriko klasikoak (gau-karga sistemak barne) sistema askoz eraginkorrago berriez ordezkatu behar diren energia-irensle oso ez-eraginkorrak dira. Berri batean inbertitzen baduzu etekin ekonomikoak lor ditzazkezu soilik urte batzuetan. Baina gogoratu berotze-sistema bakoitza egoki eta aldizka mantendu behar dela.

-Berotze-sistema onak. Eraikinen diseinu hobeak eta isolamendu termiko eraginkorrak, eraikinen batezbesteko eskari termikoaren % 80a aurreztea baimenduko dute. Eguzkia eta gorputzaren beroa dira etxe eraginkor (etxe pasiboa) baten berogailu beharren gehiengorako benetan behar duzun guztia. Etxebizitza-mota hauek oso ondo isolatuta daude eta bere leihoen gehiengoa hegoaldera orientatuta daude.

-Baliabide geotermikoek energiaz horni dezakete beroa hainbat eratan sortzeko. Herri askotan jada kolektoreak edo kiribil geotermikoak dituzte bere etxeen lurzoruaren azpian eta Espainian jada hainbat kasu daude. Energia geotermikoa prozesatzeko erabilitako bero-bonbak eragiteko soilik energia garbiekin egin daiteke. Energia geotermikoak elektrizitatea eta kanalizatutako beroa produzitzen ditu.

Iturria: Greenpeace / https://es.greenpeace.org/eu/que-puedes-hacer-tu/consumo/ahorro-energia/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude