ETXEAN ENERGIA AURREZTEKO AHOLKUAK: ETXEBIZITZAREN ISOLAMENDUA

Etxeko energia kontsumoak eragin handia du gure bizi-kalitatean eta familiaren ekonomian. Horregatik funtsezkoa da energia era eraginkorrean kontsumitzea, eta horretarako etxebizitzaren isolamendua garrantzi handikoa da.

-Etxebizitza bat erostean haren energia kalitatea kontuan izan behar dugu. Hortaz, kalitateen memorian informazioa eskatu behar dugu isolamenduaz, beirateez, berokuntza-sistemen ezaugarriez, ur bero sanitarioaz eta aire girotuaz.

-Energia eraginkortasunaren ziurtagiria ere eskatu behar dugu, zeinek A eta G letren artean sailkatzen dituen eraikinak, energia kontsumoaren arabera. A letrakoak dira energetikoki eraginkorrenak eta G letrakoak okerrenak.

-Erosketa zein alokatzea dela, etxebizitzan erabilitako isolamendu termikoaren kalitateaz eta kantitateaz galdetu behar dugu.

-Kanpoko itxiduretan isolamendu egoki batek erosotasuna eta diru aurrezkia ematen dizkigu, bero-galerak murrizten dituelako.

-Beira bikoitza edo leiho bikoitza duten leihoak eta zubi termikoaren haustura duten markoak edukitzen edo ipintzen saiatu behar gara. Transmitantzia handiko beirek dira isolamendu egokiena eskaintzen dutenak.

-Pertsiana-kaxetan zirrikiturik ez izatea begiratu behar dugu, behar bezala isolatuta egon behar dute eta.

-Kanpoko airea pasa daitekeen tokiak kontuan hartzekoa dira, esaterako, erreparatu pertsiana-kaxen ondoko kortinen mugimenduari, aire-korronteak antzeman ditzakezu.

-Ate eta leihoetako zirrikituak estaltzeko eta aire-infiltrazioak murrizteko, erabili silikona, masilla edo burleteak.

-Etxean egunez pilatutako beroa mantentzen laguntzeko, iluntzean pertsianak jaitsi eta kortinak itx ditzagun. Egunez, aldiz, pertsianak igo eta kortinak zabaldu, batez ere eguzkia ageri denean, haren argiak gure etxea berotu dezan.

-Etxebizitzaren isolamendu on batek, are gehiago diseinu bioklimatikoa baldin badu, %70erainoko aurrezkia eman ahal digu klimatizazioan eta argiztapenean, eraikuntza-kostuan areagotze minimo batez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude