Bruselak elikadurarako hamazazpi transgeniko berriren sarrera baimendu du

Bruselak elikadurarako hamazazpi transgeniko berriren sarrera baimendu du

Europar Batasunaren eta Estatu Batuen arteko Merkataritza Librearen Itunaren (TTIP) negoziazioekin batera eta glisofatoak minbizia sortzeko duen gaitasunaz MOEaren oharra alde batera utzita.

Plataforma Ruralek (eta idazki honen amaieran sinatzen duten elkarteek) elikadurarako hamazazpi labore transgenikori Europar Batzordeak eman berri dion sarrera Europar Batasunean elikadur segurtasunarentzat mehatxu larria izan daitekeela salatzen dute. Joan den apirilaren 24an korrika hartutako erabaki horrek ez du kontuan izan glisofatoa minbizi-sortzailetzat jo berri dela ezta Europako zenbait gobernu haren onarpenaren aurka daudela ere. Europar Batasunaren eta Estatu Batuen arteko Merkataritza Librearen Itunaren negoziazioan (ITTP) industriaren presioaren aurreko amore emate hutsa dela uler daiteke.

Europar Batzordeak hartu berri duen erabaki hau izugarri ezordukoa da bi arrazoi nagusirengatik. Lehena onartze prozesuan datza, eta Europar Batasunean transgenikoen baimen-prozeduran dagoen demokrazia eskasia penagarria baieztatzen du. Oraingo jardunbideak Genetikoki Eraldatutako Organismo (GEO) berri bati ‘argi berdea’ emateko gaitasuna ematen dio Batzordeari Kontseiluaren barruan akordiorik ez badago (hau da, Estatu kideen gehiengoa onarpenaren aurka badago ere). Izan ere, Europar Batasunean zilegitutako ea transgeniko gehienak ahalmen hori erabiliz onartu ditu Batzarrak.

Hala ere, deigarria da joan den ostiralean hartutako erabakia (zeinek onarpen berririk gabeko 17 hilabeteko aldiari amaiera eman dion) lehen aipatutako eskasia demokratikoa ustez zuzentzeko Batzarrak egin duen araudi berria publikatua izan eta bi egun beranduago gertatu izana.

Bigarren arrazoia: Europako Batzordeak ez du inolaz ere kontuan izan martxoaren 20an Munduko Osasun Erakundeak eta Nazioarteko Minbiziaren Ikerkuntza Agentziak glisofato belar-pozoia litekeen kartzinogenotzat jo zutela, ekidin komeni diren produktuen artean sartuz ere bidenabar. Horrek belar-pozoi horren aurrean erresistenteak diren GEO guztien onarpen-prozesua erabat geratzera eraman beharko lukeen, baita aurretik emandako baimenen baliogabetzera ere.

Joan den ostiralean Europako Batzarrak baimendu zituen elikadurarako hamazazpi Genetikoki Eraldatutako Organismoetatik hamabost belar-pozoiekiko erresistenteak dira eta zortzi glifosatoari. Glifosato bezalako belar-pozoiekiko erresistente diren labore transgenikoek elikagaietan hondakin kimiko pozoitsuen presentzia areagotzen dute. Glifosatoaren kasuan, honelako laboreen sarrerak elikaduran belar-pozoi horri onartutako gehiena handitzea ekarri zuen.

Gainera, baimendu berri diren GEO batzuk bereizgarri “konbitatuak” dituzte, hau da, landare batean karaktere transgeniko batzuk eransten dituzte (belar-pozoi bati edo gehiagori tolerantzia eta izurrien aurkako erresistentzia). GEO horiek industriak garatu ditu labore transgenikoetan erabiltzen diren agrokimikoei erresistenteak diren belar gaiztoen eta super-izurriteen ugaritzeari erantzuteko. Haien laborantza aurrerako ihesaldi kezkagarria da eta elikagaietara pasatzen diren agrokimiko toxikoenganako menpekotasuna areagotzen du. Ondorioz, elikaduran erabiltzeko labore horien inportazioa oso kezkagarria da osasunaren ikuspuntutik. Are gehiago, produktu horien azterketan ez dira kontuan hartu barietate batean bereiztasun batzuk konbinatzeak ekar litezkeen ondorio sinergikoak.

Europako negoziadoreek behin eta berriz esan dute transgenikoak Estatu Batuekiko Merkataritza Librearen Itunaren negoziaziotik at geratuko liratekeela. Hala eta guztiz ere, apirilaren 24an Europako Batzarrak hartu zuen erabakia begi-keinu argia da Estatu Batuetako Gobernuarentzat eta multinazionalentzat, zeintzuk Europako merkatuak Genetikoki Eraldatutako Organismoentzat zabal daitezen izugarrizko presioa egiten duten, nahiz eta europar populazio gehiena produktu horien aurka egon. Giro honetan, erabaki hau zeharo aproposa da: TTIPen negoziazioan bederatzigarren txandarekin bat egiten duen kontzesio oso garrantzitsua da. Europako Batzarrak industria bioteknologikoaren eta nekazal-elikadur industriaren presioen aurrean amore eman du, pertsonon elikapen osasuntsurako eskubidea eta herrien elikapen subiranotasunerako eskubidea sakrifikatuz merkatu librearen nahikerien mesedetan.

2015ko apirilaren 30. Adierazpen hau sinatu duten taldeak: Amigos de la Tierra, Aragón Sin Transgénicos y hacia la Soberanía Alimentaria, Ecologistas en Acción, CERAI, Confederación de Consumidores y Usuarios (CECU), Coordinadora de Organizaciones de Agricultores y Ganaderos (COAG), Greenpeace, ISF-Valéncia, Periféries, Red de Semillas, SEAE y miembros de la Plataforma Rural y la Plataforma por la Soberanía Alimentaria del País Valenciá así como la Plataforma por una Andalucía Libre de Transgénicos (PALT).

Utzi iruzkina