BESTE PORROT BAT BANKUENTZAT: CAIXABANKEK BI KOMISIO GABETU BEHARKO DITU

Gasteizko Merkataritza Arloko 1. epaitegiak osorik baietsi du Euskadiko Kontsumitzaileen Alkarteak (EKA/ACUV-ek) aurkeztutako demanda. Maiatzaren 4ko ebazpenaren aurka errekurtsoa jarri liteke, baina lehen instantzian aipatu komisioak kentzera behartu dio: batetik, hirugarrenei egindako diru-sarreretan egiaztagiri berezia igortzeagatik kobratutako 6 euroak, eta bestetik, autozerbitzua dela medio egindako kudeaketetan leihatila erabiltzeagatik kobratutako 2 euroak.

Epaiak azpimarratzen du komisio horiek ezartzea abusuzko praktika dela, kontsumitzaile eta erabiltzaileak babesteko araudiaren aurkakoa alegia. Hori dela eta, erakundea kondenatu du adierazitako komisioak bertan behera uztera eta komisioen tarifa, baldintza eta gastuen liburuxkatik baztertzera, baita gainerako dokumentuetatik sortzapenari buruzko informazioa kentzera ere. Horrez gain, bidegabe kobratutakoak itzuli beharko dituzte.

EKA/ACUVren aldeko bosgarren epaia da, ildo beretik Kutxabank, BBVA, Bankinter eta Santanderri jarritako bukarazte-akzioak aintzat hartuta.

Edozein zalantza izatekotan, jar zaitez harremanetan EKA/ACUVrekin eta exijitu dagozkizun zenbatekoak.

Utzi iruzkina