BARAKALDOKO HORTZ-KLINIKA BATEN ITXIERA: MEDIKU-TXOSTENA, AURRERATUTAKO DIRUAREN ITZULPENA, MAILEGUAREN KANTZELAZIOA

Share on whatsapp
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin

Iazko urrira arte Caredent taldekoa izan zen eta aste honetan ustekabean itxi duen Barakaldoko hortz-klinikako bezero kaltetuei EKA/ACUV-ek gogorarazten die eskubidea dutela haien mediku-txostena eskatzeko, amaitu ez diren tratamenduetarako aurreratu duten diruaren itzulpena eskatzeko eta tratamenduak finantzatzeko maileguen kantzelazioa exijitzeko.

Mediku-txostenak beharrezkoak dira etendako tratamenduekin jarraitzeko, Caredent taldeko beste klinika batean, ahal izanez gero, zein beste hortz-zentro batean.

EKA/ACUV kaltetuen esanetara jartzen da erreklamazioak egiten laguntzeko eta horiek emaitzarik emango ez balute (ohikoena dena enpresa batek porrot egiten duenean) litezkeen eskaera judizialetan laguntzeko ere bai.

Bitartean, Barakaldoko hortz-klinikan ematekoa zen zerbitzuari lotutako maileguak hartu zituzten bezeroek egin behar dutena da finantza-entitateei mailegu horien kantzelazioa eskatzea; eta, mailegu-emaileek hori ukatuko baliete, ordaintzeke geratzen zaizkien epeak ordaintzeari uko egitea.

Kontsumorako Kreditu-kontratuei buruzko 16/2011 Legeak ezartzen du finantza entitateek maileguak kantzelatu behar dituztela haiekin lotuta dauden zerbitzuen prestazioa eteten edo uzten denean. Horixe bera hain zuzen ere nabarmendu zuen duela egun batzuk, otsailaren 5ean, iDentaleko auzia bideratzen duen José de la Mata Audientzia Nazionaleko epaileak, zeinek taldeko klinikek sinatutako tratamenduekin lotutako maileguak eman zituzten hamar finantza entitateek aurkeztutako erreklamazioak bertan behera uzteko eta kreditu horiek ordaintzeari uzteagatik berankorren fitxategietan sartutako bezeroak bertatik ateratzeko ere agindu zuen.