BANKUAK INFORMAZIO ZEHATZA EMAN BEHAR DIO SUSTATZAILEAK KONTRATATUTAKO HIPOTEKA BATEAN SUBROGATZEN DEN KONTSUMITZAILEARI

KONTSUMO-ARLOKO EPAIAK

2015ko apirilaren 10an Sevillako Probintzia Auzitegiak ezeztatu zuen 2014an Sevillako Merkataritza Arloko 2. Epaitegiak eman zuen epaia, zeinek CaixaBank hipoteka bateko %4,25eko zoru klausula kentzera behartu zuen, “gardentasun faltagatik”, eta klausula horri esker salatzaileari sobera kobratutako dirua itzulzera ere bai. Probintzia Auzitegiak argudiatu zuen, mailegu hipotekarioa hasieran sustatzaileari eman ziotenez eta ondoren atxiki zitzaionez etxebizitza erosleari, bankua behartuta zegoela produktuaren informazio xehea ematera lehenbizikoari, baina ez bigarrenari. Probintzia Auzitegiak esan zuen ere bai ondoren nobazio bat gertatuta erosleak aukera izan zuela maileguaren ezaugarri guztien berri ondo jakiteko eta, beraz, zertan ari zen ondo jakinda sinatzeko. Kontsumitzaile hipotekatuak Auzitegi Gorenaren Zibileko 1. Gelara jo zuen, zeinek aurtengo urtarrilaren 26an eman zuen epaia, Probintzia Auzitegiaren epaia zorrozki gezurtatuz eta lehen instantzikoari arrazoi borobila emanez: “Bankuak erosleari zoru klausularen berri jakinarazi egin behar zion, horrela agintzen baitu epaitegi honek 2013ko maiatzaren 9an eman zuen epaiak ezartzen duen jurisprudentziak. Bankuak ez zuen egin, eta erosleak ez zuen jakin zoru klausula bat bazegoela, eta hori dela eta klausula horrek ez du gardentasun kontrola gainditzen”.

Utzi iruzkina