Kontsumitzaileok eskubideak ditugu, eta eskubide horiek legez daude ezarrita eta babestuta. Horregatik komeni da lege horiek ezagutzea edo behintzat zeintzuk diren jakitea, gure kabuz edo kontsumitzaile elkarteen, kontsumitzaileentzako arretarako erakunde publikoen edo abokatu partikularren laguntzaz, kontsumo arloan dagozkigun eskubideak defendatzeko babesten gaituen legezko oinarria zein den jakiteko. Banka eta inbertsio-produktuen arloan espainiar Estatuan eta Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen araudia hurrengoa da.
–4/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Balore-merkatuari buruzko testu bategina onartzen duena [es].
–22/2007 Legea, uztailaren 11koa, kontsumitzaileentzako finantza-zerbitzuak urrutitik merkaturatzeari buruzkoa [es].
–2/2009 Legea, martxoaren 31koa, kontsumitzaileekin hipoteka-maileguak edo -kredituak kontratatzea eta mailegu- edo kreditu-kontratuak egiteko bitartekaritza-zerbitzuak kontratatzea arautzekoa [es].
–716/2009 Errege Dekretua, apirilaren 24koa, hipoteka-merkatua eta hipoteka- eta finantza-sistemaren beste arau batzuk arautzeko martxoaren 25eko 2/1981 Legearen zenbait alderdi garatzekoa. [es]
–16/2009 Legea, azaroaren 13koa, ordainketa-zerbitzuei buruzkoa [es].
–EHA/1718/2010 Agindua, ekainaren 11koa, banku-zerbitzuen eta -produktuen publizitatea arautzeko eta kontrolatzekoa [es].
–Espainiako Bankuaren 6/2010 Zirkularra, irailaren 28koa, kreditu-erakundeentzat eta ordainketa-erakundeentzat emana, banku-zerbitzuen eta -produktuen publizitateari buruzkoa [es].
–106/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, martxoaren 21eko 2/2009 Legean aurreikusitako enpresen estatu-erregistroa sortu eta arautzen duena (martxoaren 21eko 2/2009 Lege horren bidez, kontsumitzaileekin hipoteka-maileguak edo -kredituak kontratatzea eta mailegu- edo kreditu-kontratuak egiteko bitartekaritza-zerbitzuak kontratatzea arautzen da, eta jarduera horietarako behar den erantzukizun-aseguruaren edo banku-abalaren gutxieneko zenbatekoa finkatzen [es].
–EHA/2899/2011 Agindua, urriaren 28koa, Banku-zerbitzuen gardentasunari eta babesari buruzkoa [es].
ZORU-KLAUSULEN GAINEKO BERARIAZKO ARAUDIA
–1/2017 Errege Lege Dekretua, urtarrilaren 20koa, Kontsumitzaileak Zoru Klausuletatik Babesteko Presako Neurriena. Baliozkotzeko erabakia.
–536/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 26koa, jarraitzeko, kontrolatzeko eta ebaluatzeko Batzordea sortzen eta arautzen duena.
ARABA/ÁLAVA: Foru Gobernu Kontseiluaren 2/2017 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua, otsailaren 28koa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga aldatzen duena lurzoru klausula deritzenei dagokienez. Foru Araua, Dekretua baliozkotzeko dena.
BIZKAIA: 1/2017 Foru Dekretu Arauemailea, martxoaren 7koa, 2013ko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzkoa, aldatzen duena, zoru-klausula deritzenei dagokienez. Bizkaiko Batzar Nagusien erabakia, Foru Dekretu Arauemailea berresten duena.
GIPUZKOA: 2017ko otsailaren 28ko 1/2017 Foru Dekretu-Araua, zoru klausulen aplikazioagatik ordaindutako kopuruen itzulketak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan izango duen tratamendua ezartzen duena.