Atzera egiteko eskubidea epean egikaritu arren, Vodafonek kobratzen jarraitzen du

Gure bazkideak 2016an Vodafonekin telefonia zerbitzu ezberdinen pakete bat kontratatu zuen telefono bidez. Ondoren Vodafonek korreo elektronikoz bidali zizkion kontratazioaren zehaztasunak.

Kontratatutako baldintzak lasaiago ikusiz, kontratua atzera botatzea erabaki zuen atzera egiteko legez aurreikusita dagoen forma eta epe barruan. Aurrerago egin zuen bezala, Vodafonek eskaria ezeztatua izan zela konfirmatu zion idatziz.

Hala ere konpainiak kontrataziotik gaur egun arte erabili ez duen zerbitzuagatik eta ez ordaintzearen ondoriozko interesengatik fakturak igorri dizkio.

Gauzak horrela, pasadan uztailean gure bazkideak 1.235,06 euroren erreklamazioa jaso zuen kobrantza etxe batengandik.

Nahiz eta Vodafoni behin eta berriz azaldu erreklamatzen zitzaion kantitate horren desegokitasuna, gure bazkideak erreklamazio ezberdinak eta judizialki demandatua izango zelaren abisuak jasotzen jarraitu zuen.

Gure Donostiako bulegora gerturatu ondoren eta Vodafonekin kontaktuan jarri eta ostean, Vodafonek gure bazkideari erreklamatzen zion zorra deuseztatu eta bere datu pertsonalak berankorren fitxategitik kendu ditu.

Utzi iruzkina