ARRAKASTA KASU BERRIA IBILGAILU BATEN EROSKETAN

Share on whatsapp
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin

Gasteizeko bazkide batek 2019an bigarren eskuko ibilgailu bat erosi zuen Galdakaoko MANSORY CARS S.L. enpresan 2.290 euro ordainduz

Kotxea establezimendutik atera eta handik ordu batera, etxerako bidean, kotxeari matxura pilotua piztu eta martxa berehala lotu behar izan zuen.

Saltzailea deitu eta honek autoa Galdakaora ekartzeko eskatzen dio kotxea aztertu eta konpondu ahal izateko.

10 egun beranduago kotxearen bila joateko deitzen diote.

Handik egun gutxira kotxeak berriz egiten du huts. Saltzailea berriz deitu baina oraingoan gure bazkideak ordaindutako diruaren itzulpena eskatzen dio, izan ere autoak aurkezten duen akatsa larria da eta ez du konponbide onik.

Hemendik aurrera enpresaren arduradunarekin kontaktuan jartzen den bakoitzean honen erantzuna berdina da beti: “aste horretan bertan konpondu eta kotxea itzuliko diola”.

Gure bazkidea Gasteizko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoarekin jarri zen lehenik eta behin harremanetan eta, kasuaren konplexutasuna ikusiz, EKArekin bigarrenik.

Gure elkartetik erreklamazio bat baino gehiago egin eta asko insistitu ondoren, salerosketa kontratua ezeztatzeko dokumentua sinatu eta enpresak 2.290 euroak itzuli dizkio gure bazkideari.