ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIAK “ZORDUN JARRERAGATIKO” KOMISIOAGATIK ABANCAREN AURKAKO EPAIA BERRETSI DU

Joan den maiatzaren 30an Arabako Probintzia Auzitegiaren Lehen Sekzioak Vitoria-Gasteizko Merkataritza-Arloko 1. Epaitegiak 2106ko urriaren 6ean emandako epaia berretsi zuen. EKA/ACUV-ek aurkeztutako “amaitze-ekimen” bati erantzunda, Abancaren aurkako aipatu epaiak Zordun Jarreren Erreklamazioagatik entitate horrek komisio bat kobreatzeari buruz hauxe zioen: “Abusuzko jardutea da, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteko araudiaren aurkakoa”. Hortaz, Abancari komisio hori kobratzeari betiko uztea agindu zion. 2017ko ekainaren 17an epaitegi berberak, eta EKA/ACUV-ek “amaitze-ekimen” bat aurkeztuta ere, oso epai antzekoa, ea berdina, eman zuen Kutxabanken aurka “zenbaki gorriengatiko” komisioari buruz. Kutxabankek bigarren instantzian ere galdu zuen eta Auzitegi Gorenaren aurrean helegite bat aurkeztuko zuela iragarri zuen. Jarraian, 2017ko urriaren 23an Abancaren aurkako lehen instantziako epaiari buruz EKA/ACUV-ek argitaratu zuen prentsa-oharra dago.

PDF SENTENCIA ABANCA PROVINCIAL ALAVA

https://www.eka.org/ekaacuv-logra-una-sentencia-que-obliga-a-abanca-corporacion-bancaria-a-dejar-de-cobrar-la-comision-por-reclamacion-de-posiciones-deudoras-a-todos-sus-clientes/

Prentsa oharra / 2018-10-23

Espainian banku-komisio bat entitate bati era orokorrean baliogabetzen dion bigarren epai judiziala da (biak EKA/ACUV-ek lortuak) “amaitze-ekimen” baten ondorioz.

Bere bezero guztiei “zordun jarrera erreklamatzeagatik” komisioa kobratzeari uztea Abanca Corporación Bancariari agintzen dion epaia lortu du EKA/ACUV-ek

Vitoria-Gasteizko Merkataritza-Arloko 1. Epaitegiak eman zuen epaia urriaren 6an, EKA/ACUV-ek ere “amaitze-ekimen” bat aurkeztuta iazko ekainaren 17an Kutxabanken aurka oso epai antzekoa, ea berdina, eman zuen epaitegi berbera. Kutxabankek errekurtsoa jarri zuen Arabako Probintzia Auzitegiaren Lehen Sekzioan eta honek, abenduaren 30an, lehen epaia berretsi zuen. Ebatzi horren aurka Kutxabankek Auzitegi Gorenean aurkeztu zuen errekurtsoa.

Urriaren 6an Vitoria-Gasteizko Merkataritza-Arloko 1. Epaitegiak EKA/ACUV-ek aurkeztutako eskaerari erantzunda Abanca Corporación Bancariaren aurka emandako epaiak Zordun Jarreren Erreklamazioagatik entitate horrek komisio bat kobratzeari buruz hauxe dio: “abusuzko jardutea da, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen babesteko araudiaren aurkakoa”. Eta: “Kobratze hori iturria den klausula baliogabea da”. Baliogabetutako komisio hori kontu korronte eta mailegu kontratuetan dago eta 35 eurokoa da. Ondorioz, aipatu epaitegiak Abancari komisio hori kobratzeari betiko uztea agintzen dio eta epaiketaren kostuak ordaintzea ere bai.

Azaldu epai bietan espresuki esaten ez bada ere, EKA/ACUV-ek ebazpen horiek aldez aurretik komisio hori ordaindu duten Kutxabankeko eta Abancako bezeroei ordaindutakoaren itzulpena erreklamatzeko ahalbidea ematen diela ulertzen du. Izan ere, epaile batek klausula bat baliogabetzen duenean legeak agintzen duena da klausula hori inoiz existitu izan ez balitz bezala jo behar dela eta klausularen aplikazioaz egin dena desegin behar dela.