Arabako Probintzia Auzitegiak baliogabetzat eta abusuzkotzat jo du Bankinterren komisioa, eskudirua leihatilan sartzeagatik

Komisioak 2 euroko zenbatekoarekin zigortzen ditu kontu baten titularrak ez direnak leihatilan eskudirutan egindako diru-sarrerengatik, finantza-erakundeek bulegoetako bezeroak kanporatzeko estrategiaren barruan. Epai horren bidez, baliogabetzat jotzen da komisio hori, eta entitatea kondenatzen da kobratzeari uztera. Horrez gain, orain arte egindako kobrantza guztiak baliogabeak dira, eta beraz, itzuli beharko dira.

Epaiak adierazten du bezero batek irmoki eskatutako edo berariaz onartutako zerbitzuengatiko gastuak jaso edo jasanarazi ahal izango direla, betiere zerbitzu horiek benetan ematen direla frogatzen bada eta izandako gastuak justifikatzen badira.

Ildo horretan, honako hauek dira azpimarratzekoak:

“Orain mostradore bihurtutako leihatilaren aukera, transferentzia baten ordez, adibidez, diru-sarrera egiten duenaren asmo intimoari erantzungo dio, baina asmo hori ez da garrantzitsua gastu operatiboengatiko komisio bat kobra dakiokeen erabakitzeko.”

“Bankinterreko bulego batean eskudirutan egindako sarrerarengatiko komisio bat kobratzeak ez ditu 93/13 Zuzentarauaren eskakizunak betetzen, diru-sarrera hori egin nahi duen kontsumitzailearentzat ageriko oztopoa izanik. Oztopo hori betebehar gehigarri baten ezarpena baino ez da, baina ezin dugu jakin Bankinterrek onuradunarekin duen kontratuan jasota dagoen”.

Hura eta beste arrazoi batzuengatik, epaiak irizten du eskudirutan sartzeagatiko komisioaren kobrantza, kontzeptu bat adierazi arren, abusuzkoa eta deuseza dela.

Garaipen hau BBVA, Kutxabank eta Abancaren aurkako komisioen sententziei gehitu behar zaio.

Kaltetutako pertsona guztiak Elkartearekin harremanetan jartzera animatzen ditugu, zenbatekoen itzulketa kudeatzeko.

Kontsultatu sententzia hurrengo linkaren bitartez:

https://www.eka.org/wp-content/uploads/2022/02/SENTENCIA-COMISION-BANKINTER-INGRESO-EN-VENTANILLA.pdf