ARABAKO AUZITEGIAK KUTXABANKEK DIRU-SARRERAK EGITEAGATIK KOMISIOA KOBRATZEARI UTZI BEHAR DIOLA BERRETSI DU

ARABAKO AUZITEGIAK KUTXABANKEK DIRU-SARRERAK EGITEAGATIK KOMISIOA KOBRATZEARI UTZI BEHAR DIOLA BERRETSI DU

Kutxabankek eskudirutan diru-sarrera bat egiteagatik kobratzen duen 2 euroko komisioa abusuzkoa da eta ezabatu egin behar du. Horixe epaitu zuen 2017ko urriaren 10an Vitoria-Gasteizko Merkataritza Arloko lehen Epaitegiak eta, Kutxabankek epai hura errekurritu ondoren, horixe bera berretsi du Arabako Probintzia Auzitegiko Lehen Sekzioak azaroaren 12an emandako epaian.

PDF: SENTENCIA AUDIENCIA ÁLAVA CAIXABANK COMISIÓN EFECTIVO

Epai biek komisio hori kobratzea gehiegizko jokaera dela ebatzi dute arrazoi batzuk direla eta. Bankuak bi aldiz kobratzen duelako zerbitzu bakar batengatik: diru-sarrera jasotzen duen kontu korrontearen titularrari, kontuaren mantentze-komisioaren bidez (zeinek erreziboak kobratzearen kudeaketa hartzen duen), eta diru-sarrera egiten duenari, 2 euroko komisioa kobratuz. Eta legeak argi eta garbi debekatzen du produktu edo zerbitzu berberagatik bi aldiz kobratzea.

Bezeroak eskatu gabeko edo onartu gabeko zerbitzuengatik ezin delako gasturik edo komisiorik kobratu, Espainiko Bankuaren 8/1900 Zirkularraren arabera. Kasu honetan, beste norbaiten Kutxabankeko kontuan diru-sarrera egiten duenari 2 euro kobratzea bankuaren aldetik “ezarpen arbitrarioa” da; une horretan, erabiltzaile hori legoke “entiatearekin zerbitzu baten ematea esan gaben ituntzen, aldez aurreko oharrik eta negoziaziorik gabe 2 euro kostatzen zaion ahozko eta ezohiko kontratua”, dio epaiak.

Eta komisioa ez delako egiten den diru-sarreraren kopuruarekin proportzioanala. “Bi eurotan zenbatzen da kopuru nagusia kontuan eduki gabe, eta lau edo berrehun euroko erreziboa ordaintzea ez da gauza bera, lehen kasuan komisioa diru-sarreraren erdia litzateke”.

Utzi iruzkina