Aparkalekuei buruzko oinarrizko informazioa eta gomendioak

Sarrera

Aparkaleku pribatuak oso erabilgarriak dira erdialdean, modu azkarrean eta zailtasunik gabe aparkatu nahi dugunean. Interesgarria da zerbitzu honen baldintzak ezagutzea. Arrazoi horregatik, 40/2002 Legea, azaroaren 14koa, ibilgailuen aparkamendua arautzen duena ezagutzea komeni zaigu. Legeak enpresa eta kontsumitzailearen eskubideak eta betebeharrak zehazten ditu.

Legea ondorengo parking motetan aplikagarria da

-Plaza-erreserba duten aparkamenduetan, non parkingaren jabeak adostutako epean plaza bat gure eskura utzi behar digun.

-Parking birakorretan, denbora aldakorrean, ez adostutakoa, aparkatzeko plaza bat eskaintzen direnetan.

Enpresaren betebeharrak

Komenigarria da zerbitzu mota hau eskaintzen duten enpresen betebehar nagusiak ezagutzea:

Frogagiria: zerbitzuaren ordainagiria eman behar digute. Frogagirian ibilgailuaren identifikazioa agertu behar da, matrikula edo bestelako identifikagarri baten bitartez. Identifikatze-obligazioaz aske gelditzen dira sarbide kontrola duten merkatal establezimenduen bezeroentzako aparkamenduak. Aparkamendu birakorretan, gainera, ibilgailua sartu den eguna, ordua eta minutua adierazi behar da frogagirian.

Ibilgailua itzultzea: ibilgailua eman den egoera bihurtu bueltatu behar da, hala nola ibilgailuari atxikitako bestelako osagarriak eta gehigarriak. Edozein kasutan, atera daitezkeen osagarri ez-finkoak (kaseteak edo mugikorrak, adibidez), erabiltzaileek kendu beharko dituzte.

Informazioa: aparkamenduaren ordutegia, prezioak eta erabiltze eta funtzionamendu arauak modu egokian adierazi behar dira, baita ibilgailuaren giltzak eskatzea ohiko praktika den zehaztea ere.

Erreklamazio orriak: mota honetako aparkamenduak kudeatzen dituzten enpresek erreklamazio orriak izan behar dituzte kontsumitzaileen eskura.

Bestelako objektuak itzultzea: horretarako zerbitzu berezia duen aparkamenduko enpresak, atera daitezkeen gehigarri ez-finkoak onartu ditzake eta horietaz arduratu, hala nola ibilgailuaren barruan dauden bestelako objektu pertsonalak. Horretarako, objektuak espresuki adierazi behar ditugu eta enpresak horien zainketa onartu behar du. Euren zainketarako ezarritako gunean aipatzen dizkiguten segurtasun neurriak kontuan hartu behar ditugu, ibilgailuaren aparkamenduari eta objektu pertsonalen gordailuari buruzkoak barne. Aparkamendua kudeatzen duen enpresak objektuak zaintzeagatik prezio ezberdinak edo gehigarriak ezarri ditzake.

Er-Ibilgailua edukitzeko eskubidea: antzukizunak: bere betebeharrak hausteak sor ditzakeen kalteengatik erantzun behar du enpresak.

enpresak ibilgailua gordetzeko eskubidea dauka, zerbitzuaren ordainketaren bermea bezala.

Kontsumitzailearen betebeharrak

Erabiltzaileei dagokienez, Legeak ezartzen dituen betebeharrak ezagutu behar ditugu:

Frogagiria erakutsi: ibilgailua ateratzeko tiketa edo ordainagiria eman behar dugu edo, frogagiria galtzekotan, ibilgailuarengan daukagun eskubidea frogatu.

Objektuak adieraztea: ibilgailuan sartutako gehigarri bereziak eta objektu pertsonalak adierazi behar ditugu eta euren zainketarako ezarritako tokian gorde.

Arauak betetzea: aparkamenduak ezarritako erabiltze eta segurtasun arauak eta jarraibideak betiere bete behar ditugu.

Erantzukizunak: gure betebeharrak ez betetzeagatik edo parking barruan modu desegokian gidatzeagatik eragindako kalteen erantzuleak gara enpresa eta gainerako erabiltzaileen aurrean.

-Ibilgailuaren jabeak modu solidarioan erantzun behar du eragindako kalteengatik enpresa eta gainerako erabiltzaileen aurrean, aparkamenduaren arduradunari giltzak eman zaizkion kasuetan izan ezik.

Gomendioak

-Aparkamenduak barrera bat altxatuz sarbidea ematen badu, enpresak plaza bat ematera behartuta dago, beraz, exijitu beharko dugu.

-Aparkatu dugun plazaren zenbakia edo bereizgarria gogoratu, denbora aurrezteko eta galdu ez gaitezen ibilgailua ateratzeko orduan.

-Kalteak eta lapurretak ekiditzeko: atzerako ispiluak tolestu eta baliozko objektuak bistatik kendu.

-Aparkamendua kudeatzen duen enpresak onartzen dituen ordainbideetaz informatu. Modu berean, aparkamenduaren salneurrietaz eta tarifikazio moduetaz informatu.

-Aparkamenduaren tiketa edo frogagiria ondo gorde. Galtzekotan, penalizazio bat ordaintzeko eskatu liezagukete frogagiria galdu izanagatik eta, gainera, ibilgailua gurea dela frogatu behar izango dugu.

-Kalte-ordainen erreklamazioetarako Kontsumoko Arbitraje Batzordearen bitartekotza eta arbitrajea eskatu dezakegu.

Araudia

40/2002 Legea, azaroaren 14koa, ibilgailuen aparkamendua arautzen duena. (Gaztelaniaz)

Utzi iruzkina