SASOIKO ELIKAGAIAK: OSASUNGARRIAK, ELIKAGARRIAK, ZAPORETSUAK, JASANGARRIAK

Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen Euskadiko Elikadura Osasungarrirako Ekimenak esparruaren barruan, “Sasoiko elikagaien kanal anitzeko egutegia” abiarazi da (13. ekimena), euskal herritarrek euren elikaduran sasoiko elikagaiak sar ditzaten, horrela euren elikadura osasuntsuagoa izango baita. Kanpaina honetan sartzen diren elikagaiak dira barazkiak, arrainak eta frutak. Ekimen honetako informazio eta material guztiak (azalpenak, kartelak, fitxak, txantiloiak, egutegiak, liburuxkak) Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioaren weborrian daude: https://elikaduraosasungarria.elika.eus/sasoia/

SASOIKO ELIKAGAIAK AUKERATU, ZU IRABAZLE!

Zertan datza ekimena?

Hilero sasoiko fruta, barazki eta arrain bat sustatuko dira salmenta-puntuetan, herritarrek elikagai horien propietateak ezagutzeko eta modu osasuntsu eta seguruan prestatzen ikasteko helburuarekin.

Sasoiko elikagaien fitxak, propietate osasuntsu, elikagarri eta gastronomikoei buruzko informazioarekin. Errezeta erraz eta osasuntsuen inguruko gomendioekin. Egizu bilduma!

Sasoiko elikagaiekin lotutako jarduerak: hitzaldiak, dastatzeak, bisitak, sukaldaritza-tailerrak, erakusketak… Har ezazu parte!

Elikagaien marrazkien txantiloiak, moztu eta paper edo kartoian marrazteko. Munta itzazu!

Zure ohiko salmenta-puntuetan: Tokiko merkatuak, denda txikiak, supermerkatuak, hipermerkatuak… Sasoiko elikagai horiek eskura ditzakezu, baita txantiloien bilduma egin eta jardueretan parte hartu ere. Bila itzazu!

Sasoiko elikagaien onurak: osasungarriak = bizi-kalitate hobea

Onuragarriak dira gure osasunerako eta o0ngizaterako.

-Une onenean jasotzen baditugu: elikagarriagoak (bitamina gehiago, mineral gehiago).

-Ezaugarri organoleptiko ezin hobeak dituzte: goxoagoak (usain gehiago, kolore gehiago, zapore gehiago, testura gehiago).

Onuragarriak dira ingurugunearentzat.

-Bertoko produktuak badira: jasangarriagoak (natura-ingurunea hobeto babesten dute, biodibertsitate gehiago, ekonomia eta gizarte garapen hobea, gastronomia eta kultura ondare handiagoa).

Jan elikagai osasuntsuak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude