IRPH-AREN ONDORIOZ KALTETUTAKO PERTSONENTZAKO OHARRA

EBJA-k IRPHaren inguruan eman beharreko epaiaren zai egonik, EKA/ACUV-k jakinarazi nahi du zenbait entitate IRPHaren ondorioz kaltetutako bezeroei deiak egiten hasi direla akordio bat sinatzea eskainiz klausula kentzeko akzioak egikaritzeari uko egitearen truk. Akordioa sinatu ezkero, bidegabe kobratutako kopuruak kobratzeari uko egiten diogu. Hori dela eta, EKA/ACUV-k ezer ez sinatzea gomendatzen du kontsulta egin eta egoera aztertu baino lehen.