Abancak bere kontratu guztietatik ezabatu behar du zordun posizioak erreklamatzeagatiko komisioa

Share on whatsapp
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin

Abancak saldorik ezagatiko komisioa kendu behar du bezeroekin adostutako kontratuetan, eta kontzeptu horrengatik kobratutako zenbatekoak itzuli. Arabako Probintzia Auzitegiak emandako epaia irmo bihurtu da, ez baita onartu Abancak aurkeztutako kasazio-errekurtsoa.

Posizio zordunen erreklamazio komisioa, bankuak kobratzen digun zenbatekoa da, erakundeak gure kontuan zenbaki gorriak ditugunean egiten digun ustezko diru-eskaeraren bitartez.

Klausula hori deusez deklaratu da, besteak beste, ez delako benetan emandako zerbitzu baten ondorioa, kalte-ordain neurrigabea delako, “Tarifa finko” moduko bat irudikatzen duelako, kontsumitzaileari enpresa-kostuaren parte diren gastuak egozten zaizkiolako eta aldeen betebeharrekiko desberdintasuna islatzen delako.  Abancak bat egin du Kutxabankekin, eta dagoeneko epai irmoa duten bi erakundeek ezabatu beharko dute klausula hori eta kobratutako zenbatekoak kaltetutako bezero guztiei itzuli. Bestelako entitateek ere hura baztertzea aurreikusten da, Auzitegi Gorenaren erabakia emanda, baina, oraingoz, haien aurka emandako epaiak ez dira behin-betikoak, kasazio-errekurtsoaren zain.