Nahi ez den publizitatea saihesteko metodoak eta salaketa burutzeko prozesuak

Nahi ez den publizitatea eguneroko arazoen ARTEAN klasiko bat Da; zer esanik ez, erabiltzaile gehienei enbarazu handia eragiten die. Zorionez, hainbat metodo daude saihesteko eta, beharrezkoa bada, salatzeko. Berriki jaso genuen notizia: Zaragozako epaitegi batek 6.000 euroko kalte-ordaina ematera zigortu du Vodafoneko bezero bat, telefono bidezko jazarpenak medio. Gizonari dei etengabe eta errepikatuak egiten zitzaizkion, … Gehiago irakurri

EKA/ACUVEK LEGEZKOTASUN-ITXURA HARTZEN DUTEN WEBGUNEEN BIDEZ EGINDAKO INBERTSIOENGATIKO IRUZURRAK AREAGOTU DIRELA OHARTARAZI DU

Azken asteotan bi salaketa iritsi zaizkigu 70.000 eta 65.000 €-ko inbertsioengatik, pertsona ospetsuekin egindako publizitate-bannerrak erabilita. Itxura batean legezkoa diruditen arren, inbertitzaileari ahal den diru guztia ateratzeko baliatuko den beste gune batera bideratzen dute finean. Egoera larri horren aurrean, herritarrei ohartarazi nahi diegu kontu handiz ibili behar dutela finantza-produktuetan edo kriptotxanponetan gauzatutako inbertsioei dagokienez. Burtsa, … Gehiago irakurri

ZURE HIPOTEKAREN BALDINTZAK BIRNEGOZIATU NAHIAN BAZABILTZA JAKIN BEHARREKOA

Bankuak gure hipoteka berrikusten du maiz prezioa eguneratzeko. Eragiketa honen bidez, gaurkotu egiten da gure hipotekaren erreferentziazko indizearen balioa. Hipoteka aldakorretan, interes hori bi partek osatzen dute: erreferentziako indizeak (Euríborra da Espainiako hipoteka gehienek aintzat harturiko indizea) eta diferentzialak. Laburbilduz, gure hileko kuota aldatu egiten da euriborraren bilakaeraren arabera. Hipotekak, oro har, urtero berrikusten dira, … Gehiago irakurri

Bizkaiko P.A.K 2008an Bankinterrekin sinatutako dibisa anitzeko mailegu baten deuseztasuna ebatzi du

Bizkaiko P.A.K 2008an Bankinterrekin sinatutako dibisa anitzeko mailegu baten deuseztasuna ebatzi du Bizkaiko Probintzia Auzitegiak baliogabetzat jo du yenak erreferentzia zuen hipoteka-mailegu baten eskrituran dibisa anitzeko aukerari buruzko klausulak. Eskritura hori Bankinterrekin sinatu zen 2008ko otsailaren 8an, baina sententziak erakundea mailegua euro bihurtzera kondenatu du. Beraz, bezeroak orain arte ordaindutako kuotak berriro kalkulatu behar ditu, … Gehiago irakurri

A.P. AUZITEGIAK CAIXABANKEN POSIZIO ZORDUNAK ERREKLAMATZEAGATIKO KOMISIOAREN DEUSEZTASUNA BERRETSI DU

A.P. AUZITEGIAK CAIXABANKEN POSIZIO ZORDUNAK ERREKLAMATZEAGATIKO KOMISIOAREN DEUSEZTASUNA BERRETSI DU Arabako Probintzia Auzitegiak gure elkartearen aldeko epaia eman du berriz ere, Caixabanken errekurtsoa ezetsita. Gauzak horrela, dagoeneko posizio zordunak (zenbaki gorriak) erreklamatzeagatiko komisioa baliogabetzat jo zuen lehen auzialdiko epaia berretsi du, Caixabankek zorpekoen erreklamazio kudeaketa izendatuta. Finantza-erakundeak argudiatzen du bere bezeroek ordaintzen ez duten zorra … Gehiago irakurri