MOZORROAK, ILEORDEAK, MASKARAK, MAKILLAJEA… IHAUTERIETAKO ARTIKULUEN SEGURTASUNA ZAINTZEA KOMENI DA

Dendetan salgai dauden mozorro, maskara eta ileordeen artean badira kalitate eta segurtasunari buruzko arau legalak urratzen dituztenak eta beraz potentzialki arriskutsuak direnak. Produktu hauek erosteko eta erabiltzeko orduan kontuan hartzeko aholku batzuk eskaintzen ditu EKA-ACUV-ek. Erabiltzaileen osasunerako arriskutsuak izateagatik debekatutako eta merkatutik kendutako produktuetatik zati handi bat jostailuak, jantziak eta umeentzako artikuluak dira; eta Ihauterietako … Gehiago irakurri

NOLA SAHIESTU JAZARPENA ONARTZEN EZ DUGUN ZOR BAT ORDAIN DEZAGUN

Duela gutxi, EKA/ACUV-eko A.Y.A. bazkideak ezertaz ezagutzen ez zuen ISGF Informes Comerciales SL enpresaren dei bat jaso zuen; Jazztelekin omen zuen 116,71 euroko zorra ordain zezala erreklamatzen zion. Haien bezero zordunei ordain dezatela erreklamatzeko konpainia handi askok (telekomunikaziokoak, hornikuntzakoak, aseguratzaileak…) erabiltzen dituzten “ordaingabeak berreskuratzeko” enpresetako bat da ISGF. Gure bazkideak Jazztelekin inolako zorrik izatea ez … Gehiago irakurri

EAE-N KONTSUMITZAILEON ETA ERABILTZAILEON HIZKUNTZA-ESKUBIDEAK ETA HAUEK BERMATZEKO ENPRESEN BETEBEHARRAK

Euskadiko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuak ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz eta gaztelaniaz jasotzeko eta EAEn kokatzen diren enpresa eta establezimenduekin euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea ematen digu. Hala ere, eskubide hori soilik gauza daiteke enpresa eta establezimenduak arreta eta informazioa hizkuntza bietan emateko behartuta baldin badaude. Betebehar hori 2008. urtean ezarri zen, Kontsumitzaileen eta … Gehiago irakurri

ETXEZ-ETXEKO SALMENTAKO ENPRESA BAT IRUZURRA EGITEN ARI DA GASTEIZEN TXORROTAKO URARENTZAKO IRAGAZKIEKIN

AMVISA-k (Vitoria-Gasteizko Udal Urak, AB) etxez-etxeko salmentan diharduen enpresa bati buruz alerta zabaldu du. Enpresa horrek urarentzako iragazkiak saltzen ditu Vitoria-Gasteizko sareko ura “egokia baina ez osasungarria” delaren aitzakiarekin. AMVISA-k Vitoria-Gasteizko sare publikoko ura erabat seguru eta osasungarria dela ziurtatzen du eta enpresa horrek kontsumitzaileei iruzurra egiteko erabiltzen duen amarrua azaltzen du. Horrez gain, hauxe … Gehiago irakurri

BIDAIA KONBINATU BATEAN PROGRAMATUTAKO JARDUERA BATEN KANTZELAZIOAREN GAINEKO KONTSULTA

Astebeteko bidaia egin dut Mexikora, eta Teotihuacan-eko piramideetarako bisita ere egitekoa genuen tartean. Baina txango hori bertan behera gelditu zen, “garraioarekin izandako arazo logistikoak” zirela medio, eta beste hondartza egun bat jarri ziguten. Kexua azaldu diot bidaia agentziari, baina han esaten didate ez zela izan beren errua, txangoez arduratzen zen Mexikoko enpresarena baizik, eta haiei … Gehiago irakurri