KONPONKETA AKASTUNA, ERREKLAMATZAILEEN ALDEKO ADITU-TXOSTENA, EPAIKETA-ABISUA ETA… KONPONBIDEA

EKA/ACUV-eko bazkide den Beasaingo Oriamendi kaleko jabekidego bat Donostian dugun bulegora etorri zen Aterki Isola, S.L. enpresaren aurkako erreklamazio bat bideratzeko. Arrazoia: aipatu enpresak 2016.ean komunitatearen bi balkoitan egin zuen konponketa eta iragazgaizte-lana gaizki burututa zegoen, euria egiten zuenean ura gainezkabideetatik ez zihoalako eta putzuak sortzen zirelako. Erantzun gabeko erreklamazio batzuen ondoren, EKA/ACUV-ek enpresarekin hitz … Gehiago irakurri

NOLA BEREIZTU BENETAKO ETA FALTSUTUTAKO LURRINAK ETA KOSMETIKOAK (CECU-K EGINIKO TXOSTENA)

“Benetakoa ala faltsua” kontsumitzaileei faltsututako produktuak antzemateko eta errefusatzeko oinarrizko informazioa ematen dion CECU-ren kanpaina da. Faltsifikazioak lurrinei eta kosmetikoei eragiten die bereziki. Faltsututako lurrinek eta kosmetikoek, iruzur ekonomikoa suposatzeaz gain, erabiltzaileen osasunerako arriskuak ekar ditzakete. Kanpoko bilgarria. Jatorrizko bilgarrietan erabiltzen den zelofanak gorputza du, bere tolesak zehatzak dira eta barruko bilgarriari ia gainjarrita geratzen … Gehiago irakurri

EASYJET-EK LONDRES-BILBO EZY3227 HEGALDIAREN KANTZELAZIOAK KALTETUTAKOEI KALTE-ORDAINAK EMAN BEHAR DIZKIE

Prentsa oharra / 2018-07-19 EKA/ACUV-ek bere laguntza eskaintzen die erreklamazioak bideratzeko Joan den astelehenean EasyJet-eko EZY3227 Londres-Loiu hegaldia bertan behera utzi eta gero beste bide batzuetatik Bilbora itzuli diren bidaiariek (antza gehienek egin dute hori) txartelaren prezioaren itzulpenerako eskubidea dute eta justifikatu gabeko 1.500 kilometro arteko hegaldien kantzelazioagatik 250 euroko “kalte-ordain automatikoa” jasotzeko eskubidea ere … Gehiago irakurri

AHOLKUAK PARTIKULARREN ARTEKO SALEROSKETEN INGURUAN, BEREZIKI ETXEBITZA ETA IBILGAILUEN KASUETAN

Partikularren arteko salerosketa zuzenak abantaila batzuk ditu. Bitartekaririk ez dagoenez, komisiorik ere ez. Etxebizitza baten erosketan, adibidez, haien kudeaketagatik higiezin etxeek kobratzen duten ehunekoa aurreztuko du erosleak. Baina arriskuak ere badaude partikularren arteko tratu hauetan. Nabarmenena, kontsumoko legediatik kanpo daudela eta arazo edo desadostasunik egotekotan legezko konponbide bakarra justiziako auzitegiak dira. Mota honetako salerosketetan kontuan … Gehiago irakurri

MERCADONAK 22.886 € ORDAINDU BEHAR IZAN DIZKIO OVIEDOKO SUPERMERKATU BATERA SARTZEAN LESIONATU ZEN ANDRE BATI

Espainiar Estatuan jurisprudentzia ugaria dago publikoarentzat irekitako establezimenduetan (supermerkatuak, diskotekak, zinemak, saltokiak, gimnasioak…) kontsumitzaileek eta erabiltzaileek pairatutako eroriko/istripuei buruz. Epaitegiek zauritutako pertsonari kalte-ordain bat eman dakiola agin dezaten ezinbestekoa da frogatzea benetako kalte bat egon dela, establezimenduak akats bat eduki edo zabarkeria bat egin duela eta gauza bien arteko harreman zuzena egon dela; eta hori … Gehiago irakurri