KANPINETAKO ERABILTZAILEEN ESKUBIDEEN GAINEKO KONTSULTA

Andaluziako kanpin batean urtero hilabete batzuk ematen ditugun erretiratutako senar-emazte bikote bilbotar bat gara. Duela gutxi arte kanpina oso lasaia zen, baina jende berria iritsi da gauean nahiko zarata egiten duena, ia goizaldera arte. Hainbat astetako ia gau guztiak halakoak izan dira. Kexatzerik al dugu? Lotsa pixka bat ematen digu, baina zarata gauean ez izateko … Gehiago irakurri

ZER DA BIDAIA KONBINATUA ETA ZER AZALDU BEHAR DU BERE KONTRATUAK

Bidaia konbinatua hurrengo baldintzak biltzen dituena da: 1-Hurrengo hiru elementuetako bi gutxienez batzea: garraioa, ostatua eta hauetako osagarriak ez diren bestelako zerbitzuak (ibilaldiak, bisitak, jarduerak…). 2-Paketeagatiko prezio osoa sartzea (antolatzaileak edo xehekariak bidaia konbinatu bateko elementu batzuk bereiz fakturatuko balitu ere bidaia konbinatuentzat legeak ezarritako betekizunak bete behar ditu). 3-Prestazioen multzoak 24 ordutik gorako iraupena … Gehiago irakurri

EKA/ACUV-EKO BAZKIDE BATEK VISA ORO BANKINTER TXARTELA LAPURTU ZIOTEN DELITUGILEEK BERE KONTUTIK ATERATAKO DIRUA BERRESKURATU DU

Iazko urriaren 31ean, EKA/ACUV-eko E.S. bazkideak Arabako Etxabarri-Ibiñako Carrefourren erosketa egin eta Visa Oro Bankinter txartelarekin ordaindu zuen. Saltokitik ateratzean, mapa bat eskuan zeraman emakume batek Bilbora nola iritsi galdetu zion. Erantzun ondoren E.S. bere kotxean sartu eta Izarrara abiatu zen, etxera. Bidean, gasolindegi batean gelditu zen eta… txartela? Ez zeukan. Gure bazkidea agudo itzuli … Gehiago irakurri

INTERNAUTAREN SEGURTASUN BULEGOAK ERRUSIAKO MUNDIALAREN INGURUKO IRUZURRETAZ OHARTARAZTEN DU

Ekainaren 13an Internautaren Segurtasun Bulegoak erreportaje bat argitaratu zuen Errusiako Futbol Mundialaren inguruan ematen ari diren iruzurretaz ohartarazten: “bidaia-paketeak dena barne”, partiduetarako sarrerak, merchandisinga… Iruzur gehienak Interneten bidez egiten ari dira. Erreportajeak ziberdelinkuenteen iruzur hauen biktima izatea ekiditeko aholku zerrenda bat eskaintzen die kontsumitzaileei. Irakurri erreportaje osoa hemen: https://www.osi.es/es/actualidad/blog/2018/06/13/en-este-mundial-que-no-te-metan-ningun-gol