UZTAILAREN 1ETIK AURRERA KOMERTZIOEK PLASTIKOZKO POLTSAK KOBRATZEN HASI BEHAR DUTE

Uztailaren 1etik aurrera, komertzioak kobratzen hasiko dira kontsumitzaileei establezimenduetan, online salmentetan edo etxera eramandako erosketetan ematen dizkieten plastikozko poltsak. Horrela ezartzen da Gobernuak oraintsu onartu duen araudi berrian, hilabete dezenteren atzerapenarekin ezarritako Europako plastikozko poltsa arinen kontsumoa murrizteko zuzentaraua jasotzen duena. Arau horren bidez ingurumenaren kutsadura eta plastikoek itsas inguruneetan duten eragina murriztu nahi dira. Bertan, poltsa horiek kobratzeko salbuespenak daude eta pixkanaka ezartzeko helburuen egutegia ezartzen da. Lehenengo fasea uztailean hasiko da; orduan, komertzioek poltsa mota bi … Gehiago irakurri

EKA/ACUV-EKO BAZKIDE BAT HILDAKOAN, AURRETIK ORDAINDUTA ZEUKAN ASEGURU MEDIKUAREN HIRUHILEKO PRIMAREN ZATI BAT ITZULI DU ADESLASEK

EKA/ACUV-eko M.A.S.C.M. bazkideak aseguru mediku bat zeukan Adeslasekin, hiruhileko kuotatan eta aurretik ordaintzen zuena. Joan den martxoaren 11an hil zen eta bere ahaide batek Adeslasi jakinarazi zion aseguruaren baja eman zezan. Adeslasek heriotza-ziurtagiria eta M.A.S.C.M.-ren aseguruaren txartela eskatu zituen. Ahaideak bidali zizkion eta martxoa amaitzeko falta ziren 20 egunei zegokien prima-kostuaren itzulpena (66,59 euro) eskatu … Gehiago irakurri

KONTSUMO-ARLOKO ERREKLAMAZIOEI BURUZ KONTUAN HARTZEKO ZENBAIT DATU ETA AHOLKU

-Publizitatea loteslea da. Gorde ezazu erosi duzun produktuaren edo kontratatu duzun zerbitzuaren liburuxka edo iragarkia iragarritakoaren balizko ezbetetzearen kasuan froga gisa erabil dezakezu eta. -Tiketa edo faktura ezinbestekoak dira erreklamazio bat aurkeztu ahal izateko. Denboraz, narriatu, ezabatu, galdu egiten dira. Plastifikatu, fotokopiatu, fotografiatu, berme-agiriak doan erregistratzen dituzten weborrietara igo itzazu. -Produktu baten akatsa edo matxura … Gehiago irakurri

VUELING-EK 455 EUROKO KALTE-ORDAINA EMAN DIO EKA/ACUV-EKO BAZKIDE BATI ZAZPI EGUNEZ BERE MALETA GABE UTZI IZANAGATIK OPORRALDI BATEAN KROAZIAN

Apirilaren 6an, Bilboko 2. zk.ko Merkataritza-Arloko Epaitegiak EKA/ACUV-eko bazkide bati 455 euroko kalte-ordaina emateko agindu zion Vueling airelineari Kroaziako kostaldean oporraldi batean bere bagaia gabe zazpi egunez utzi izanagatik: 350 euro kalte moralagatik gehi 105 euro bidaiariak arropan eta higiene-produktuetan egin behar izan zituen gastuengatik Dubrovnikeko aireportuan lurreratutakoan zeraman maleta ez agertu ondoren. M.B.S.S.-ren oporraldia … Gehiago irakurri