Hornidura konpainiako teknikari baten diagnostiko okerrak bezero baten iturri termostatikoaren aldaketa ez beharrezkoa ordaintzera behartu du enpresa

2016ko abuztuaren hasieran M.P.L.G. andreak Iberdrola hornidura konpainia batekin kontratatuta zeukan gasaren mantentze zerbitzura deitu zuen dutxak ez zuelako ur berorik isurtzen. Abuztuaren 11an bere etxera bertaratu zen teknikariak iturri termostatikoa hondatuta zegoela eta aldatu behar zela esan zion, beste iturriek ur beroa bazuten eta. Konponketa bat egin zuen baina irailaren 26an berriro joan behar … Gehiago irakurri

Kontsumitzaileen eskubideak aro digitalean

PRODUKTUAREN EROSKETA Erosi aurretik Europar Batasunean produktuak edo zerbitzuak saldu aurretik, saltzaileak informazio argia, zuzena eta ulergarria eskaini behar du. Online, telefonoz, etxez-etxe eta postaren bidezko kalatogozko salmenta motetan erosleak honako datuak jaso behar ditu erosketa egin baino lehen. -Saltzailearen helbide elektronikoa. -Zenbait herritan aplikagarriak diren emate-murrizketak. -Erosketa desegiteko kontsumitzailearen eskubidea 14 egun naturaleko epean. … Gehiago irakurri

Gas-instalazioen eta galdaren ikuskapenak eta berrikuspenak

Euskal Autonomia Erkidegoan gasa hartzeko instalazioak bost urtez behin ikuskatu edoberrikusi behar dira. Hala ezartzen du irailaren 6ko 125/2016 Dekretuak, gasa hartzeko instalazioak ikuskatzea eta berrikustea arautzen duenak. Dekretu horrek aurreko araudia ordezten du. Hain zuzen ere, aurreko araudi hartan lau urteko epea ezartzen zen. Hornidura-kontratuaren titularra bazara, edo horren ordez, instalazioaren erabiltzailea,aldizkako kontrola egin behar duzu dagokizun urte naturalaren barruan. Instalazioa abian jartzen den edo ikuskapena azken aldiz egiten … Gehiago irakurri

Bilboko epaitegi batek EKA/ACUV-eko bazkide bati sukaldeko estalki baten aldaketa ordaintzera zigortu du Seguros Hogar Kutxabank

Iñaki Velasco EKA/ACUV-eko abokatuak lagunduta, A.F.C.G.-k ahozko epaiketako eskaera bat aurkeztu zuen Bilboko Lehen Auzialdiko 11. zenbakiko Epaitegian Seguros Hogar Kutxabanken aurka. Arrazoia: 2016ko abuztuaren 15an gure bazkidearen etxeko sukaldeko estalkia apurtu zen eta haren ezinbesteko aldaketak balio izan zituen 1.885,20 euroak ordaintzeari uko egin zion aseguru-etxeak. Eskaerak aplikagarritzat jotzen zuen polizaren baldintza orokorretako 1.13. … Gehiago irakurri