CaixaBankek sei urtez erabilitako zoru-klausula batengatik 33.853 euro itzuli dizkie EKA/ACUV-eko bi bazkideri erreklamazio estrajudizial baten ondorioz

Gaur argitaratzen dugun arrakasta kasua zoru-klausulengatik bere bazkideen izenean EKA/ACUV-ek aurkeztutako erreklamazio estrajudizialetatik ondo atera direnetako bat da: bankuak onartuta, “opakotasuna” onetsiz, bidegabe kobratutako dirua zuzenki kalkulatuta eta berehalako itzulpena. M.M.O. eta U.T.G. EKA/ACUV-eko bazkideek 2008ko abenduan CaixaBankekin 260.000 eurotako mailegu hipotekario bat sinatu zuten, zeinek lehen sei hilabeteetan korritu finko bat zeukan eta 2009ko abuztuan … Gehiago irakurri

Iñaki Velasco, EKA/ACUV-eko abokatua: “IRPH Europar Batasuneko Epaitegira joango dela uste dut, zoru-klausulak bezala”

2017-11-27an El Correon argitaratutako elkarrizketa. Uste du Auzitegi Gorenarentzat zaila izango dela bere doktrinatik zergatik urrundu den azaltzea eta bankaren aldeko epai hau defendatzea. www.elcorreo.com / 22-11-2107 El Supremo falla a favor de Kutxabank en el caso de las hipotecas referenciadas al IRPH

“Argindarreko faktura; Gizarte Bonua”. EKA/ACUV-en informazio hitzaldiak Erandion eta Erandio Goikoan

Koldo Nabaskues EKA/ACUV-eko presidenteak informazio hitzaldiak emango ditu Erandion eta Erandio Goikoan “Argindarreko faktura; Gizarte Bonua” izenburuarekin. Erandioko hitzaldia bihar asteazken 22an izango da 18.30etan Udaletxeko atzealdean (Correos zegoen tokian). Erandio Goikoan emango den hitzaldia asteazken 29an izango da 18.30etan.

Gabonak hurbiltzen dira. Jostailuen segurtasuna zaintzeko aholkuak eta bideojokoen edukinak eta gomendatutako adinak zehazten dituzten PEGI deskriptoreen azalpena

Arriskutsuak izateagatik merkatutik erretiratutako elikagaiak ez diren produktuen laurden bat jostailuak dira: panpinak, bizikletak, moto txikiak, pistolak, telegidatutako kotxeak, jostailu magnetikoak, kimikoak, uretan erabiltzekoak… ertz zorrotzak dituztelako, erraz deslotu eta irentsiak izan daitezkeen piezak daramatzatelako, edo botoi pilak oso eskuragarriak, hatzamarrak edo estarria bera harrapa ditzaketen zuloak, gai toxikoak, osagai oso suharberak, soinu bolumen kaltegarriak… … Gehiago irakurri

Choco Lite “argalgarriaren” iruzurrezko salmenta eta erreklamazioari Di Massimo Élite enpresaren erantzuna ona

Choco Lite “argalgarriaren” iruzurrezko salmenta eta erreklamazioari Di Massimo Élite enpresaren erantzuna ona EKA/ACUV-eko T.V. bazkideak argaldu nahi zuen eta Interneten Choco Lite edari “argalgarria” iragartzen duen webgune bat aurkitu zuen. Publizitatearen arabera, “zure pisua kontrolatzeko nahastura natural” horrek, gainera, “laranja-azala efektua kentzen du” eta “aknea eta zaldarrak kentzen ditu”. Webgune horrek dio ere bai … Gehiago irakurri