“Nola itzuli aurrezteko errutinara oporrak amaitutakoan”

2017-09-10ean El Correoko “Dinero” gehigarrian argitaratutako erreportaia EKA/ACUV-ek emandako datu eta aholkuekin. http://www.elcorreo.com/on-extra/dinero/volver-rutina-ahorradora-20170910103307-ntrc.html Etxeko ekonomiaren balantzea egiteak, aurrezki plan bat zehazteak eta mailegu azkarren bezalako arriskuetan ez sartzeak oporretako ‘gehiegikerien’ ostean gure finantzen kontrola berreskuratzen lagunduko dute.

Kontsumitzaileentzat arriskutsuak diren produktuen alertak

Kontsumoko alertak honako hauen bidez ezagutarazten zaizkie herritarrei: Rapid Alert System for dangerous non-food products weba (RAPEX), Europako Batzordearena, eta Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziaren weba (AECOSAN). Europar Batasuna: Rapid Alert System for dangerous non-food products Espainiar Estatua: Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentzia Beste alerta batzuk: Sendagaiak, produktu sanitoriak, elikagai-alertak Euskal Autonomia Erkidegoan. Elikagaiak ez diren produktu … Gehiago irakurri

Gure bazkide batek Bilbo-Londres hiru hegazkin-txartel kantzelatuta www.lastminute.com-ek bidegabe bereganatutako “kudeaketa gastuak” itzultzea lortu du EKA/ACUV-ek

Joan zen ekainaren 3an EKA/ACUV-eko I.L.F. bazkideak Bilbo-Londres hiru hegazkin-txartel erosi zituen www.lastminute.com weborrian, Cobertura de Protección Total izeneko aseguru bat ere kontratatuz (14 eguneko epean deseuzta daitekeena). Guztira: 499,70 euro. Erreserba prozesua amaitutakoan, gure bazkidea oker bat izan duela ohartzen da eta segituan erreserba kantzelatu egiten du. Ordubete beranduago Lastminute.com-en mezu bat heltzen zaio … Gehiago irakurri

“Datuen babesa: herritarrarentzako gida”

“Protección de Datos: Guía para el ciudadano” (gazteleraz soilik) Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren argitalpen bat da. Bere edukina: Herritarrok gure datu pertsonalak babesteko ditugun eskubideak; eskubide horiek gauzatzeko argibideak; datu horien kudeaketa arlo zehatz batzuetan (berankorren fitxategietan, horien artean) eta Agentziak herritarron eskura jartzen dituen baliabideak. PDFa deskargatu: GUIA_CIUDADANO AEPD