Hamalau mito faltsu elikadurari buruz

Hamalau mito faltsu elikadurari buruz Mito hitza ezaugarri berezi batzuk ez dituzten ipuin, pertsona eta gauzekin erlazionatzen da. Mito horiek egiak dira haiengan sinesten dutenentzat, baina errealitatean ez dute inolako oinarririk. Elikadurari buruzko mitoetaz, inguratzen gaituztenen bitartez (senideak, lagunak, auzokideak, lankideak…) haietaz elikatzen garela esan daiteke. Askotan komunikabide ezberdinek sortuak dira (aldizkariak, telebistak…). Denek diote … Gehiago irakurri

Lau konponketaren ostean, gaitasun handiagoko batez trukatu diote Wiko telefono mugikor akastuna

Bermeen Legearen arabera, produktu bat kontratuarekin erabat ez datorrenean edo akats edo matxura bat duenean (berme-epearen barne egonda: 2 urte), kontsumitzaileak exijitu dezake, hasiera batean ordena honetan: konponketa, aldaketa, prezioan beherapen bat (saltzailearekin adostuta) eta itzulpena. Zenbaitetan, inguruabarren arabera, produktuaren akatsak, konponketa egin behar izanak edo erreklamazio prozesuak eragin dizkioten arazo, kalte edota gastuengatik kalte-ordaina … Gehiago irakurri

Gozo etiketatzea: Ba al dakizu zenbat azukre jaten duzun egunero?

Gozo etiketatzea: Ba al dakizu zenbat azukre jaten duzun egunero? Ontzietan datozen elikagaiek derrigorra dute, Europako arauetan hala baitator, elikadura-informazioa ematea etiketan, hau da, bai zer balio kaloriko duten baita osagai batzuetatik zenbat daukaten ere, besteak beste azukreetatik. Beste hainbat gauza bezala, osasun publikorako politiken barruan dago hala erabakita, eta zer erosten duzun jakiteko aukera ematen dizu. Baina, saskira sartzen duzunean, benetan begiratzen … Gehiago irakurri

EKA/ACUV-eko bazkide batek bere datuekin EDP, Vertix eta Endesa egiten ari ziren trapitxeoa geldiarazi du

Badira haien eskubideak ondo ezagutzen dituzten eta primeran defendatzen dakiten kontsumitzaileak, baita jarraian hitzez hitz errepikatzen dugun hain erreklamazio ele-eder eta zehatza aurkezteko gai ere direnak. Egilea EKA/ACUV-eko M.V.V.G. bazkidea da eta hartzailea gasa ematen dion EDP Comercializadora konpainia da. “Gaia. Datuen Babesa. Bilbao, 2016ko azaroaren 8. Jaunak: Jarraian nire etxean jasan dudan gertaera azaltzen … Gehiago irakurri

Entzumen-arazoak dituzten 30 eta 40 urteren arteko pertsonen kopurua gero eta handiagoa da entzungailuak gehiegi erabiltzeagatik

Gero eta zaratatsuagoak diren gizarteetan bizi gara eta honen ondorioz gero eta gehiago dira entzumen-arazoak azaltzen dituzten pertsonak. Baita gero eta gazteagoak ere. Orain dela hamabost, hogei urte, otorrinolaringoloarengana hurbiltzen ziren pertsona gehienek 60 urte baino gehiago zuten. Azken urte hauetan entzumen-arazoak azaltzen dituzten 30 eta 40 urte artekoen kopurua gero eta handiagoa da, eta … Gehiago irakurri