ZORU KLAUSULENGATIK EKA/ACUV-EN JUDIZIOZ KANPOKO ERREKLAMAZIO KOMUNAK

Euskal Kontsumitzaileen Alkarteak judizioz kanpoko erreklamazio komunak aurkeztuko ditu urtarrilaren amaieran zoru klausuladun hipotekak dituzten edo eduki dituzten eta ekimen honetan parte hartu nahi duten gure bazkideen finantza entitateen aurrean. Helburua da bankuek zoru klausulak mailegu hipotekarioetatik kentzea eta horiei esker soberan kobratu duten dirua itzultzea. Erreklamatutako finantza entitateen erantzuna ezezkoa balitz, haien aurkako eskaera … Gehiago irakurri

Kontsumitzaile batek online “erositako” zinema txartelen diruaren itzulpena lortu du

Kontsumoko erreklamazioetan oso gauza bitxia da kontsumitzailearen lehen saialdian arazoa konponduta geratzea, ondoren inolako eragozpen eta buruhausterik gabe. Horrela suertatu zen jarraian kontatzen den EKA/ACUV-eko J.L.S. bazkidearen eta www.cinesa.es weborriaren arteko gertaeran. Azaroaren 3an kontsumitzaile honek aipatu enpresari posta elektronikoz bidali zion mezuak ondo azaltzen du gertatutakoa. Hona hemen: “XXX (izen abizenak) naiz, XXX NAN … Gehiago irakurri

EKA/ACUV bankuen aurkako demandak aurkezten hasi da eb-ko auzitegiak emandako epaian oinarrituz, izan ere, honek dio bankuek zoru klausulen bidez bildutako diru guztia itzuli behar dietela beren bezeroei.

Europar Batasuneko Auzitegiak epaia eman du bankuek beren bezeroei zoru klausulen bidez bildutako diru guztia itzultzea behartzen duena. Epai berri honek 2013an Auzitegi Gorenak emandako epaian aipatutakoa baieztatzen du, bertan adierazi zen 2013ko maiatzaren 9rarte bakarrik erreklamatu zitekeela. Ez dago epai honen aurkako errekurtsoa aurkezteko aukerarik. Hori dela eta, EKA/ACUVn geldiarazita geneuzkan demandak aurkezten hasi … Gehiago irakurri

EKA/ACUV Auzitegi Konstituzionalak eta Madrilgo Gobernuak Euskadin inposatu nahi duten merkataritzaren liberalizazioaren aurka dago erabat

EKA/ACUV-ek saltoki txiki eta ertainentzat, merkataritzako langileentzat, kontsumitzaileentzat eta orokorrean euskal gizartearentzat oso albiste txarra deritzo merkealdien erabateko liberalizazioa eta merkataritzako ordutegiak handitzea baimentzen zituen Rajoyren Gobernuak indarrean sartu zuen 20/2012 Lege-Dekretuaren aurka Eusko Jaurlaritzak jarritako errekurtsoari Auzitegi Konstituzionalak eman berri dion ezezkoari. Merkataritzan dugun konpetentzia urratuz, Konstituzionalaren autoak aipatu dekretua EAEn betetzen hastea agintzen … Gehiago irakurri

Ate akastun baten erosketa eta instalazio kontratuaren deuseztapena

2015ko udan, EKA/ACUVeko M.J. bazkideak bere etxebizitza familiabakarrerako ate nagusi baten erosketa eta instalazioa kontratatu zituen A.M. Taller de Mueble Rústico enpresarekin. Guztira ziren 2.173 euroetatik 1.087 euroren aurrerakina ordainduta, aipatu enpresak atea eraman eta jarri egin zuen, baina akats galantak zituen harek: zurak mailatu nabariak zeuzkan eta kristala apurtuta zegoen. M.J.-k berehala eskatu zion … Gehiago irakurri